Euskadiko Landa Garapenerako 2015-2020 Programa (OSOA) Europako batez bestekoaren gainetik dago, programaren %61 gauzatuta

2014-2020 aldirako FEADER Europako funtsetik zuzkitutako ia guztia konprometituta dauka jada, eta 2019ko laguntzen deialdi gehienak fondo propioekin finantzatu dira.

Batzordeak Euskal Herria zoriondu du, programa oro har ondo gauzatu delako, bai eta finantzatutako neurrien artean programak eduki duen oreka eta sendotasunagatik ere.

Euskadiko Landa Garapenerako 2015-2020 Programaren (OSOA Programa) Jarraipenerako Batzordeak bosgarren urteko topaketa egin du ordezkari instituzional eta sektorialekin, Eusko Jaurlaritzako Landa eta Itsasertz Garapeneko eta Europar Politiken zuzendari Jone Fernandezek presidituta. Bertaratuen artean, Europako Batzordearen eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren ordezkaritza bana zeuden, bai eta Foru Aldundien eta sektorearen ordezkariak ere.

Zuzendariak, Fernandez andreak, LGPren kudeaketa agintaritzaren arduraduna den heinean, programak 2019ko ekitaldian egin dituen aurrerapenen berri eman du. Azaldu du 2018aren bukaeran %48 gauzatuta zegoela eta 2019ko azaroaren 15ean %61. Gauzatze maila horrekin, Euskadiko LGPa Europan gaur egun dagoen batez bestekoaren gainetik kokatzen da, eta Estatuko lehen hiru Autonomia Erkidegoen artean, Kantabriaren eta Errioxaren atzetik.

OSOA Programak nekazaritza, elikadura eta basogintzaren sektoreei laguntzeko eta landa garapenerako neurri eta azpineurri batzuk hartzen ditu bere baitan, eta, horretarako, FEADER Europako funtsetik 87,1 M € esleitu zaizkio 2015-2020 aldirako. Horrez gain, 49,4 M € kontrapartida nazional bat ere badu, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek elkarrekin emanda. Beraz, programak 136,5 M €-ko zuzkidura dauka guztira aldi osorako, eta diru horri beste 150 M € gehitu beharko litzaioke, aparteko finantzaketa gisa (fondo propioak), nahiz izanez gero aplikatzeko.

Jone Fernandez ha destacado al alto grado de gasto comprometido hasta el momento, que en el caso de determinadas submedidas ha alcanzado la totalidad de su dotación de fondos FEADER, lo cual ha obligado a las unidades que gestionan y cofinancian dichas submedidas (en algunos casos el Gobierno Vasco y en otros casos las Diputaciones Forales) a publicar las convocatorias de ayuda de 2019 exclusivamente con fondos propios. Sumando las dotaciones presupuestarias de todas las medidas, en 2019 se han convocado ayudas por un importe total de 50,8 M € en el marco del PDR.

Aurrekontu horretatik orain arte gauzatu den programaren %61arekin hau lortu da, besteak beste: 150 gazte baino gehiago nekazaritzaren sektorean hastea (%34 emakumeak izan dira); 6.000 pertsona baino gehiagori prestakuntza ematea, sektorera eta landa garapenera zuzendutako 287 prestakuntza ekintzaren bitartez; nekazaritza ustiategietan (ustiategien %22ren titularrak emakumeak ziren) eta nekazaritzako elikagaien industrietan inbertsioak egiteko operazioak babestea (700 operazio nekazaritza ustiategietan, eta ia 300 operazio nekazaritzako elikagaien industrietan); eta LEADER neurriaren babespean landa garapenerako ia 400 operazio egitea edo nekazaritza eta ingurumeneko operazioetarako ia 1.000 kontratu izenpetzea.

Horrez gain, LGPren kudeaketa agintaritzak programaren kudeaketarekin eta jarraipenarekin zerikusia duten hainbat alderdi berrikusi, eta 2020aren ondorengo NPBren etorkizunaren analisia egin du.

Bukatzeko, LEADER proiektu batzuk aurkeztu dira, eta lankidetza proiektu bat, LGPren esparruan finantzatzen ari diren operazioen adibide moduan. Gainera, Jarraipen Batzordearen bilera bukatu eta gero, kudeaketa agintaritzak Europako Batzordearen ordezkariari lagundu dio LGPtik finantzatutako proiektu bat bertatik bertara ikusten: La gilda del Norte.

OSOA-ren web orrian dago eskuragarri programaren gaineko informazio guztia.

Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia

Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.