Proiektuak modu integral eta pertsonalizatuan abian jartzen laguntzea.
Lurraldean inbertsio teknologikoak eta/edo potentzial handikoak sustatzea.
Gaitasunen lorpena eta etengabeko eguneratzea bultzatzea.
Lankidetzako enpresa-berrikuntzako proiektuak bultzatzea helburu duten espazioak eta dinamikak.
Baso-bioekonomia sustatzea katearen maila guztietan.
Polígono Akarregi Pabellón 5, B - 20120, Hernani - Gipuzkoa - España
Sektorea: Beste batzuk
AZ3 Oeno duela 20 urte baino gehiago sortu zen enologiari bultzada berritzaile bat emateko erronkarekin, bezeroei euren ardoen diseinuan laguntza emanez eta euren beharretara egokitutako zerbitzu, produktu eta tresnak eskainiz.
ZERBITZUAK:
AZ3ren jarduerak produktua eta zerbitzua biltzen dituen bost negozio arloren inguruan ardazten da, eta A-tik Z-rainoko soluzioak eskaintzen ditu ardoaren balio-kate osoan.
AHOLKULARITZA ardo on bat sortzeko. Laguntza enologoari eta merkataritza-sailari bere betekizunetara eta merkaturik exijenteenetarikora egokitutako produktu bat zehaztu eta lortzeko. Aholkularitza-zerbitzuak, besteak beste, hauek: maila industrialeko ontzearen kudeaketa, Brettanomyces-en puntu kritikoen eta upeltegiko iturri kutsagarri potentzialen kontrola, eta oxigenoaren kudeaketa.
PRODUKTU enologiko hautatuak enologia berritzaile, errentagarri, begirunetsu eta iraunkor baterako.
Hornitzaile-hautaketa esklusibo baten MAKINERIA
Balio teknologiko eta kualitatibo handiko soluzioak ardoak egiteko prozesu osoan.
HARITZA Frantziako hainbat upategiren upel, dolare eta fudreak banatzen ditugu, baita haritzaren beste ordezko produktu batzuk ere. Elementu horien banaketa aholkularitza egokiaz lagundurik egiten dugu, enologoari bere upategiko xede den ardo-profila lortzen laguntzeko.
AGROENEALOGIA Mahastiarentzako nutrizio- eta estimulazio-programak diseinatzen eta egiten ditugu laborategi espezializatu eta medeatze eta ongarri organikoen fabrikatzaileen eskutik.
Ikaskuntza eta aldaketekiko positibitatea eta proaktibitatea, inkonformismoa eta erronka berriak gure balioen artean egon dira hasiera-hasieratik. Berrikuntza da gure ardatzetako bat. AZ3k horren alde egin izan du beti hasieratik bertatik, eta, besteak beste, mikrooxigenazioa, alternatiboen erabilera, tapoi sintetikoa, ardoaren tratamendu termikoa (termoardogintza) eta kontrolatutako oxigenazioa bezalako teknikak, tresnak, kontzeptuak eta gisakoak sartu izan ditu iberiar penintsulan. Berrikuntza garatzeari ekin genion berrikuntzarako gogoa zuten hornitzaile geldiezinekin. Orain dela urte batzuk, berrikuntza AZ3tik egiteko erronkari heldu genion, berrikuntzaren kultura enpresaren aktiborik garrantzitsuenetara, hots, pertsonengana, hedatuz. Gaur egun, proiektuak garatzen jarraitzen dugu balio ukigarri eta erreal bat eransteko ardogintza modu egokian gauzatze aldera, eta dinamikak (barne mailakoak zein bezeroekin) jorratzen ditugu aldi berean berrikuntzako hazi berriak zedarritzeko.
ZURE DATU PERTSONALEN TRATAMENDUARI BURUZKO INFORMAZIOA
Erantzulea: HAZI FUNDAZIOAK Eusko Jaurlaritzaren enkarguz tratatzen ditu datu pertsonalak.. Helburua: ONEKIN programatik eratorritako jardueren kudeaketa.. Eskubideak eta informazio gehigarria: datuen tratamenduari buruzko eskubideak gauzatu daitezke eta tratamendu horri buruzko informazio gehigarria lor daiteke gure webguneko pribatutasun-politikan .
Analytical cookies are used to understand how visitors interact with the website. These cookies help provide information on metrics the number of visitors, bounce rate, traffic source, etc.
Other uncategorized cookies are those that are being analyzed and have not been classified into a category as yet.
Functional cookies help to perform certain functionalities like sharing the content of the website on social media platforms, collect feedbacks, and other third-party features.
Performance cookies are used to understand and analyze the key performance indexes of the website which helps in delivering a better user experience for the visitors.