Icono más infomación - Onekin

Laguntza
behar duzu?

Icono más infomación - Onekin

Laguntza
behar duzu?

Icono más infomación - Onekin

Laguntza
behar duzu?

Icono más infomación - Onekin

Edarien sektorera bideratutako ekintzak

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, ARDOA-Basque Wine Office foroaren esparruan sektorearekin adostasunera iritsi ondoren, ardoaren, sagardoaren eta artisau garagardoaren sektoreari zuzendutako hainbat neurri bultzatu ditu, COVID-19aren, Brexit-aren eta Estatu Batuetan muga zergak ezartzearen ondorio negatiboak minimizatzeko.

 

Laguntza neurrien artean hauek dira nabarmentzeko modukoak:

Laguntza finantzarioa

Zirkulatzailearen lerro berria, 50 milioi eurokoa, zazpi urterako kredituen bidez, hiru urteko gabealdia (3 + 4) eta euriborra + % 1 duten Euskadiko upategientzako baldintza abantailatsuetan.

Epea zabalik 2020ko abenduaren 4a arte!!!

Eskabidea


 

“Ardoa MugaGabe” programa merkataritza berrikuntzarako

PROGRAMA

Izapidetze telematikorako sarbidea

 

“Ardoa Lurraldea” ataria

Euskadiko upategi guztientzako merkaturatze ataria.

 

Ardoa-Basque Wine Office Sustapen Plana

Tokiko eta nazioarteko merkatuko komunikazio eta sustapen ekintzak biltzen ditu, merkaturatze kanal eta moduetan bereizketa eta berrikuntza sustatzeko. 3 milioi euroko hornidura dauka.

 

“Basque Wine” irudi berria

kontsumitzaileek Euskadin ekoitzitako edariak identifika ditzaten.

 

Ardoa Basque Wine Office

Laguntza integraleko bulegoa, zeinaren idazkaritza teknikoa Hazi Fundazioari baitagokio, Arabako Errioxako upategiek eta garagardo, sagardo eta hiru txakolin deiturek Estatuko eta nazioarteko merkatuan garatutako estrategia indartzeko.

Icono descarga

Informazio gehiagorako


Logo Onekin

Laguntza behar duzu?

Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.



ZURE DATU PERTSONALEN TRATAMENDUARI BURUZKO INFORMAZIOA

Erantzulea: HAZI FUNDAZIOAK Eusko Jaurlaritzaren enkarguz tratatzen ditu datu pertsonalak. Helburua: ONEKIN programatik eratorritako jardueren kudeaketa. Eskubideak eta informazio gehigarria: datuen tratamenduari buruzko eskubideak gauzatu daitezke eta tratamendu horri buruzko informazio gehigarria lor daiteke gure webguneko pribatutasun-politikan.