Icono más infomación - Onekin

Laguntza
behar duzu?

Icono más infomación - Onekin

Laguntza
behar duzu?

Icono más infomación - Onekin

Laguntza
behar duzu?

Icono más infomación - Onekin

COVID-19. Finantza laguntza ETE, banakako enpresaburuentzako eta autonomoentzat

Xedea

Epe labur-ertainera, EAE ko enpresa txiki eta ertainen finantzaketa erraztea, osasun larrialdiko egoeraren ondoriozko euspen eta dezelerazio jokalekuan likidezian sortu daitezkeen eta jarduerari eragin diezaioketen tentsioak estaltzeko.

Hartzaileak

  • Enpresa txiki, banakako enpresaburuentzako eta autonomoak.

Deskribapena

MAILEGUEN ZENBATEKOAK: Maileguen zenbatekoa honako hau izango da:

  • 5.000 euro eta 1.000.000 euro artean, enpresa txiki eta ertainentzat.
  • 5.000 euro eta 100.000 euro artean, banakako enpresaburuentzat eta profesional autonomoentzat.
Tarte horren barruan, 5.000 eta 25.000 euro bitarteko zenbatekoa duten maileguen lerro espezifiko bat gaitzen da, enpresa txiki eta ertainak eta enpresaburu autonomoak finantzatzeko. Enpresa horiek COVID-19k eragindako pandemiak gehien zigortutako sektoreetan daude, eta, kasu batzuetan, aldi baterako negozio-itxierak eragin dituzte, eta/edo salmenta edo diru-sarrera errepikarien kopuruan beherakada nabarmena. FINANTZAKETA BERRIA:
  1. Instrumentua: mailegu amortizagarria.
  2. Interes-tasak: Euribor + % 0,75 (Eusko Jaurlaritzak % 100ean diruz lagundua).
  3. Mailegu-eragiketen epea: 8 urte (2 urteko aukerako gabealdia).
  4. Euribor aplikagarriaren gaineko diferentziala: % 0,75
  5. Likidazioaren aldizkakotasuna: hiru hilean behin.
  6. Komisiorik gabe. Mailegu-hartzaileak aurretiaz ezeztatu edo amortizatu ahal izango du mailegua, inolako kosturik gabe.
  7. TElkargi SGR sozietateak abalatuko ditu mailegu guztiak.
  8. Eskaeren data: 2021eko martxoaren 16tik ekainaren 1era.
  9. Programaren bolumena: 500 milioi euro.
  10. Lehenengo deialdia: 250 milioi euro.
ABALEN KOSTUA ETA BALDINTZAK:
  1. Formalizazio-komisioa eta azterketa-komisioa: formalizatutako abalaren % 0,25, behin bakarrik.
  2. Abal-komisioa: % 0,75 urtean. (Eusko Jaurlaritzak % 50ean diruz lagundua).
  3. Elkargi SGR sozietateak ez du inolako komisio edo gastu gehigarririk aplikatuko.
BERRIKUNTZAK:: Martxoaren 31ko 50/2020 Dekretuaren babesean formalizatutako maileguak berritu ahal izango dira pertsona edo enpresa onuradunek hala eskatuz gero.
  1. Epemuga luzatzea (beste 3 urte).
  2. Gabealdia luzatzea (urtebete gehiago).
  3. Abal-komisioa: % 0,75 urtean. (Eusko Jaurlaritzak % 50ean diruz lagundua). Finantza-erakundeek eta Elkargi SGR sozietateak ez dute inolako komisio edo gastu gehigarririk aplikatuko.
  4. Interes-tasak: Euribor + % 0,75 (Eusko Jaurlaritzak % 100ean diruz lagundua).
  5. Eskaeren data: 2021eko martxoaren 16tik apirilaren 15era.

Laguntza mota

Aldakorra.

Garapen Jasangarrirako Helburuak

Trabajo decente y crecimiento económico

Laguntza-era gileak

Gobierno Vasco

Itxita

Baliozkoa 16/03/2021tik 15/04/2021ra

Aplikazio-erremua

Araba - Bizkaia - Gipuzkoa

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

Laguntza behar duzu?

Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.



    ZURE DATU PERTSONALEN TRATAMENDUARI BURUZKO INFORMAZIOA

    Erantzulea: HAZI FUNDAZIOAK Eusko Jaurlaritzaren enkarguz tratatzen ditu datu pertsonalak. Helburua: ONEKIN programatik eratorritako jardueren kudeaketa. Eskubideak eta informazio gehigarria: datuen tratamenduari buruzko eskubideak gauzatu daitezke eta tratamendu horri buruzko informazio gehigarria lor daiteke gure webguneko pribatutasun-politikan.

    Ardoaren, txakolinaren, sagardoaren, garagardoaren eta botilako uraren produktuak bazara, laguntza hau interesatzen zaizu!

    Destilaziorako, biltegiratze pribaturako, kaudimenerako eta abarretarako 2021eko aparteko laguntzak