Laguntza
behar duzu?
Laguntza
behar duzu?
Elektrizitatea eta gas naturala kontratatzeko baldintzak malgutzea, dauden beharretara egokitzeko eta jasanarazitako kostuak murrizteko alarma egoerak irauten duen bitartean.
Autonomoak eta enpresak elektrizitatez eta gas naturalez hornitzeko kontratuak malgutzea, alarma egoera indarrean dagoen bitartean: aldi baterako etetea, kontratua aldatzea, kontratua luzatzea edo beste eskaintza alternatibo bat kontratatzea kontratua daukan merkaturatzailearekin, kontratuak kontsumitzeko jarraibide berrietara egokitzeko helburuarekin, zigor moduko kosturik gabe.
Halaber, gas naturalaren hornidura puntuaren titularrak diren autonomoek eta ETEek merkaturatzaileari eskatu ahal izango diote kontratatutako eguneko emaria aldatzeko, kontsumoko beste maila bat jartzeko urteko gutxieneko kontsumoari dagokionez, edo horniduraren kontratua behin-behinean eteteko, kosturik gabe.
Aldaketak gehienez ere bost eguneko epe batean egin beharko dira eskatzen direnetik, eta ez dute kosturik eragingo erabiltzailearentzat.
Elektrizitatearen zein gasaren kasuan, erabiltzaileek kontratuaren beste aldaketa bat eskatu ahal izango dute –3 hilabeteko epean, alarma egoera amaitzen denetik zenbatzen hasita–, inolako kosturik gabe, salbu eta kontratatzen den potentzia berria erabiltzaileak aurretik zuena baino handiagoa bada, edo, gasari dagokionez, alarma egoeraren aurreko itxiera baten ondorioz beharrezkoa bada zerbitzuan jartzea, eta instalazioaren segurtasuna bermatzea.
Kontratatzeko baldintzak aldatzea.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Landa-ingurunean nekazaritzakoak ez diren jardueretan inbertsioak egiteko finantza-laguntzaren bila zaude?
EREIN 2021 programa zabalik dago eta lagun zaitzake!