Hurbiltze-bekak

Xedea

Beken xedea nekazaritza-sektorera eta balio-kateko enpresetara, baita ekintzaile izateko eskaintzen dituen aukeretara hurbildu eta horiek ezagutu daitezela erraztea da, nekazaritzako edo nekazaritza-elikadurako enpresak berezkoak dituen jarduerak eginez, eta era horretan, onuradunak prestakuntza bat jasoko du sektore honen kudeaketa, funtzionamendu eta errealitatearen inguruan

Hartzaileak

Deialdi honetan jasotako bekak ondorengoek eskuratu ahal izango dituzte: Gaztenek 2020 Prozeduran izena emanda dauden pertsonek; nekazari gazteek; lehen sektorean lanean hasten diren eta 41 urtetik erretiroa hartzeko adin ofizialera bitarteko adina duten pertsonek; elikadura-enpresaren alorrean proiektu baten bidez ekintzaile izan nahi duten edo lehen sektoreko proiektu bat ekoizpena eraldatuz beste arlo batzuetara zabaldu nahi duten pertsonek.

Deskribapena

3 eta 6 hilabete bitarteko iraupena izango dute bekek. Dedikazioa: 25-40 ordu/astean. Hurbiltze Beka erabiltzen den epealdian gehieneko hileko zuzkidura 700 €-koa izango da, gizarte-segurantzako kotizazio-kostua eta dagokion PFEZ atxikipena kenduz. Hilean 700 €-ko gehieneko zenbateko hori astean 40 orduko dedikazio bati dagokio. Hileko zenbateko osoa asteko dedikazioarekiko modu proportzionalean kalkulatuko da. Tutoretzapeko nekazaritza-enpresaren edo nekazaritzako elikadura-enpresaren berezko jarduerak egingo dira, enpresaren kudeaketa, funtzionamendu eta errealitatearen inguruan prestakuntza bat jaso dezaten.

Laguntza mota

Concursal.

Garapen Jasangarrirako Helburuak

Trabajo decente y crecimiento económico

Laguntza-era gileak

Itxita

Baliozkoa 21/03/2019 12:00 amtik 17/04/2019 12:00 amra

Aplikazio-erremua

Araba - Bizkaia - Gipuzkoa

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

OHARTARAZPENA

Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.

Laguntza behar duzu?

Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.

This field is for validation purposes and should be left unchanged.

Sarean eta komunitatean ekin nahi duzu?

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.