Icono más infomación - Onekin

Laguntza
behar duzu?

Icono más infomación - Onekin

Laguntza
behar duzu?

Icono más infomación - Onekin

Laguntza
behar duzu?

Icono más infomación - Onekin

Zure proiektua Euskadin

Zergatik esku hartu Euskadin?

Euskadi, lehiakortasun gunea sektore nagusietan

Euskadi, hain zuzen, Europako Ardatz Atlantikoaren erdigunean dago estrategikoki kokatuta, iberiar penintsularen eta Europako gainerako herrialdeen arteko igarobidean. Hala, 80 milioitik gora herritarren eta euroguneko BPGaren %30-%40ren eragin eremuaren nukleoa da.

Financial Timesen (2016) datuen arabera, Europako eskualde ertain onena da atzerriko inbertsioetarako logistikari dagokionez.

  • Biztanleko 33.896 €-ko BPGa dauka Euskadik (2017); hots, Europar Batasunaren batez bestekotik gorakoa.
  • Biztanleko BPGari dagokionez, 81. tokian dago, 330 eskualderen artean.
  • Azken sei urteotan, atzerriko inbertsioak bikoiztu egin da, eta 2012-2016ko tartean, 6.565 milioitara iritsi da. Euskadik autogobernua dauka hainbat arlo garrantzitsutan; esaterako, osasun, hezkuntza, segurtasun, etxebizitza eta Ogasunean.
  • Enpleguaren %51,2 oso kualifikatua eta produktiboa da; hain justu, Espainiako Estatu osoan tasarik handiena duen autonomia erkidegoa da.

Euskadiko RIS3 espezializazio adimendunerako estrategiaren baitan, elikadura da aukeretarako gune nabarmena.

Enpesentzat etengabeko laguntza eta lankidetza instituzionala dago, honako hauen eskutik:Eusko Jaurlaritza, HAZI, AZTI, Basque Culinary Center, Elika y Neiker.