Ikastaro hau Google Drive-rekin dokumentuak sortu eta Google Calendar-ekin egutegiak egin nahi dituzten enpresa txiki eta autonomoei zuzenduta dago, arreta berezia jarriz horiek beste erabiltzaileekin partekatu eta lankidetzan lan egitean.
Helburuak
Google Drive eta Google Calendar erabiltzen ikasiko duzu -sortu, partekatu eta kolaboratu-, hodeiko informazioa kudeatzeko eta agendak eta egutegiak kudeatzeko, hurrenez hurren.
Edukia
Nola sortu kontua Google Drive / Calendar-en
Instalazioa ordenagailu eta mugikorrean
Google Drive hasierako orria eta ezarpen pertsonalak.
Dokumentuak sortu, igo eta editatu
Karpetak eta dokumentuak partekatu
Inprimakiak sortu (inkestak)
Hasierako orria eta Google Calendar-en ezarpen pertsonalak
Egutegien kudeaketa
Ekitaldien kudeaketa
Egutegiak partekatu
Publizitate/pribatutasuna kudeatzea Google Calendar eta Drive-n
Norentzat
Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.
NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?
Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.
Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.