Gaur egungoak bezalako garaietan, erabakiak arin eta ziurtasunez hartzeko gaitasuna behar-beharrezko bihurtu da era guztietako erakundeentzat. Ingurune aztoratu eta aldakor batek beharrezko egiten du, inoiz baino gehiago, plangintza-prozesu malgu eta dinamikoak izatea, emaitzak, hazkundea eta iraunkortasuna lortzera bideratutako ibilbide-orria marraztu eta eguneratzeko.Saioaren edukia:Estrategia aldaketa- eta eraldaketa-garaietan.Plangintza- eta hedapen-prozesu eraginkor baterako gakoak.Tresnak: Mapa estrategikoa eta Aginte Koadroa.Helburuak eta adierazleak.Estrategia dinamikoa: jarraipena eta etengabeko eguneratzea.HizlariaJose Antonio CalvoEkonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua. Acorde Consulting enpresako zuzendari eta aholkulari seniorra. Hogei urte baino gehiago aholkulari gisa estrategian, antolaketa-eraldaketan, bikaintasunean…, sektore guztietako erakunde ugariri lagunduz. Euskalitek hainbat prestakuntza-modulutan hizlari gisa homologatua; ebaluatzaile seniorra eta ebaluatzaileen prestatzailea ere bada; baita “Certified Advisor” eta nazioarteko erreferentea EFQMren esparruan ere.