Saio honen helburua da enpresei laguntzea berrikuntza-estrategiari aurre egiteko modurik onena aztertzen, jabetza industrial eta intelektualaren arloko estrategiarekin bat eginez (patenteak, diseinuak, markak, copyright-a, enpresa-sekretuak).On line jardunaldi honetan, jabetza industrialaren eta intelektualaren kudeaketa eraginkorra egiteko eta arlo horretan estrategiak ezartzeko jarraibideak emango dira.Saioaren edukia:Jabetza industriala eta intelektuala (PI): zer babes daitekeen, nola eta zertarakoTeknologiaren babesa: zertarako bai eta zertarako ez dute patenteek balio. Zer aukera daude?PI berrikuntza-prozesuan integratzeaArau-hausteen arriskuen prebentzioaPI zorroaren kudeaketa eta ustiapenaHizlariaIsmael IgartuaGALBAIAN Intellectual Property agentziako bazkide sortzailea eta Zuzendaria da. Halaber, telekomunikazio ingeniaria, jabetza industrialaren agente ofiziala eta patente europarren agentea da. 2011n GALBAIAN sortu arte, Fagor taldearen jabetza industriala sailaren zuzendaria izan zen azken sei urteetan. Irakasle gisa jarduten du jabetza industrialari buruzko prestakuntza ikastaroetan.