Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

Negozio-estrategia adimen artifizialarekin

Urria 17, 2024 @ 12:00 am

Ukaezina da adimen artifizialak disrupzio esanguratsua ekarri duela ia industria guztientzat, eta kalkulu benetan deigarriak egin dira haren eraginari buruz. Erreferentziazko txostenen arabera, 2030. urterako lan-eremuan emandako denboraren % 30 arte automatizatu egingo da adimen artifizialaren (AAren) bidez.Paradigma berri horren aurrean, berrikuntzaren aldeko apustua egiten duten enpresek lehiarako abantaila garrantzitsua izango dute, AAk prozesuak optimizatzeko, denbora aurrezteko eta kostuak murrizteko aukera emango baitie.Ikastaro honetan, adimen artifiziala negozioaren oinarrietan nola aplikatu ikusiko dugu, datu masiboak aztertzeko duen potentziala eta estrategian sakontzeko duen gaitasun sortzailea aprobetxatuz.Helburuak•    AAk erabaki estrategikoak hartzen laguntzeko dituen aukerak eta mugak ulertzea•    Negozio-estrategiaren funtsezko alderdiak aztertzea AAren bidez•    Prompt sekuentzia konplexuak erabiltzen eta pertsonalizatzen jakitea•    AA negozioaren egunerokotasunean integratutako tresna gisa aplikatzen ikasteaEdukia1.    Sarrera2.    Nor da zure bezero ideala?3.    Zure balio-eskailera4.    Zure konpetentziaren analisia5.    AMIA azterketa (aukerak, mehatxuak, indarguneak eta ahuleziak)6.    Indartu zure balio-proposamenaNorentzatInterneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.

Other

Idioma del evento
Español
Horario
09:30 - 11:30
Tipo de evento
Formación
Alcance del evento
Digitalización

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.