Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

TicketBAI: Zer da eta nola egokitu fakturazio-sistema berrira? (ONLINEKO WEBINARRA)

Azaroa 18, 2024 @ 12:00 am

TicketBAI Euskadiko foru-ogasunek eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin abian jarritako proiektua da. Horren helburua da fakturazio-sisteman betebehar legalak, teknikoak eta kontrolekoak, ezartzea eta, indarrean sartzen den unetik aurrera, TicketBAI software bermatzailea erabili behar izatea. Jarduera ekonomikoak eta juridikoak egiten dituzten pertsona fisiko guztiak TicketBAIra egokitzera behartuta daude hiru lurralde historikoetako bateko Sozietateen gaineko Zergari edo PFEZri lotutako araudia aplikatzen badute.
Helburuak
Izaera dibulgatiboa duen ikastaro honetan, mikroenpresei eta autonomoei TicketBAI zer den eta fakturazio-sistema berri honek xedatzen dituen betebehar legal eta tekniko guztietara nola egokitu behar duten azalduko diegu, foru-ogasun bakoitzak ezarri dituen xehetasunak kontuan hartuta.
 
Edukia

TicketBAIren aurrekariak eta helburuak.
Nor dira TicketBAIren zergapekoak?
Fakturak igortzeko garaian bete beharreko zehaztasun teknikoak: TicketBAIren funtzionamendua
TicketBAI software bermatzailea: eskakizuna bete ahal izateko hainbat soluzio duzu eskuragarri
Ziurtagiriak eta sinadura elektronikoa
TicketBAIren egokitzapen-egutegia
Zehapen-erregimena
Zerga arloko pizgarriak: Dedukzio posibleak.

Norentzat
Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.
 
NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?
Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.
Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.
 

Other

Idioma del evento
NULL
Tipo de evento
Formación
Alcance del evento
Digitalización

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.