Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

Zibersegurtasuna I: Zure negozioaren informazioa babesteko praktika onak. (ONLINEKO WEBINARRA)

Urria 14, 2024 @ 12:00 am

Ikastaroaren xedea da enpresa txikiak eta autonomoak kontzientziatzea zibersegurtasunaren arloan izan ditzaketen arrisku eta mehatxuei buruz, aurrez euren zaurgarritasunak identifikatuta. Ulertu behar da arrisku eta mehatxu horietako asko ez direla kanpoko iturrietatik etortzen (hackerren erasoak, etab.), baizik eta nahi gabe probokatzen ditugula, gure informazioa babesteko gutxieneko neurriak aplikatzen ez ditugulako. Ikuspegia prebentiboa den arren, gerta daitezkeen gorabeherak modu efizientean nola kudeatu ere landuko da.HelburuakXede nagusia kontzientziatzea izango da, ulertuta informazioa aktibo nagusi bat dela enpresarentzat, eta bere segurtasunak erakundearen prozesu, sistema eta pertsona guztiei eragiten diela.Praktika onak hartzen ikasiko dugu, baita neurriak eta kontrolak ere, enpresen informazioaren segurtasuna hobetzeko, testuinguru batean non enpresak beraiek diren erantzule proaktiboak segurtasun neurriak hartzeari dagokionez, daukaten ezarpen teknologikoaren maila gorabehera.Halaber, CyberZaintza zentru berriak egiten duen lana eta mikroenpresei nolako baliabideak eskaintzen dizkien ezagutaraziko ditugu.EdukiaGure informazioaren gaineko kontzientzia hartzea, gure negozioan hil edo biziko baliabidea den heinean. Hausnarketa enpresen mendekotasun teknologikoari buruzErrealitatea zifratan… Zer arrisku dauzkagu?Babestuta egotearen onurak: balio erantsia gure enpresarentzatDitugun ahulguneak, mehatxuak eta arriskuak.Eragile gaiztoak: hackerrak, aktibistak…Eragile lagunak: CyberZaintza , INCIBE, CERTSI… nolako baliabideak eskaintzen dizkiguten gure defentsa proaktiboa prestatzekoFlora eta fauna: Spama, Birusa, malwarea, ransomwarea, ingeniaritza soziala, phishing..Zibersegurtasunaren jokalekuak. Babes proaktiboa hainbat arlotan: zure lanpostua, Komunikazioak, Gailu mugikorrak, Interneten seguru nabigatzea, Cloud Computing, Zure webguneaSegurtasuneko gorabeheren kudeaketa Zer egin eraso egin digutenean?NorentzatInterneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?Gure ikastaro guztiakZOOMplataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.

Other

Idioma del evento
Español
Horario
12:00 - 14:00
Tipo de evento
Formación
Alcance del evento
Digitalización

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.