Mikroenpresa Digitaletik zibersegurtasunari eskainitako prestakuntza osatuko du ikastaro honek, ikuspegi teknikoagotik, segurtasun-neurri eta neurri praktikoak azalduz, zure negozioan ezar ditzazun. Zibersegurtasuna II ikastaro berri honetan, ikuspegi praktikoa eskaini nahi dugu, informazioa babestean zer alderdi izan behar ditugun kontuan eta zer tresna ditugun eskura hura babesteko. Ez da ezagutza tekniko zehatzik behar, erabiltzaile-mailako informatikako ezagutzak soilik. Gomendagarria da aurretik Zibersegurtasuna I ikastaroan izena ematea, bertan, zibersegurtasunaren alderdi ez hain tekniko baina aldi berean garrantzitsuak diren gaiak lantzen baitira, baita lege arloa edo ingeniaritza soziala ere. Bi ikastaro horiekin, ikuspegi osoa izan dezakezu kezkagarria zer eta zergatik den eta, hala, segurtasunaren kudeaketarako ikuspegi proaktiboagoa izango duzu.HelburuakGure negozioaren informazioa babesteko kontuan hartu beharreko segurtasun-neurri batzuen adibide praktikoekin zehaztea. Gure enpresako informazioaren segurtasuna nola kudeatu eta kontrolatu behar dugun identifikatzea.EdukiaNola babestu: segurtasun fisiko eta logikoa / segurtasun aktiboa eta pasiboaPribatutasuna eta segurtasunaPribatutasuna eta segurtasuna nola konfiguratu Windowsen- Pribatutasuna eta segurtasuna nola konfiguratu nabigatzaileetan- Pribatutasuna eta segurtasuna nola konfiguratu gailu mugikorretanPasahitzen kudeaketa KeepassekinSegurtasuneko kopiak: Motak, Backup sistemak eta adibide praktikoakInformazioa zifratzea- Artxiboak zifratzea. Adibideak Axcrypt-ekin- Gailuak zifratzea. Adibidea Bitlocker-ekin- Komunikazioak zifratzeaNorentzatInterneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?Gure ikastaro guztiakZOOMplataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.