Página de Inicio Ir al buscador Menú de navegación Ver contenido de la página Ir al Footer

Akuikulturako ekoizpen-inbertsioetarako laguntzak: ekoizpena dibertsifikatzea

Xedea

Ekoizpen-inbertsioen bidez sektorearen lehiakortasuna sustatzea, ETEetan bereziki akuikultura iraunkor eta lehiakor bat erdiesteko, eta helburu hauek izango ditu:

  • Akuikulturako ekoizpen-inbertsioak, akuikultura-ekoizpena eta hazitako espezieak dibertsifikatzea.
  • Akuikultura-zentroak hobetzea eta modernizatzea.
  • Animalien osasunarekin eta ongizatearekin loturiko hobekuntzak egitea eta modernizatzea.
  • kuikulturako produktuen kalitatea hobetzea.
  • Egungo akuikultura-putzuak eta urmaelak leheneratzea, lohiak ezabatuz, edo lohi-pilaketen aurkako inbertsioak egitea.
  • Akuikulturako sarrerak dibertsifikatzea, enpresaren akuikultura-jarduera nagusiarekin loturiko beste jarduera osagarri batzuk eginez.

Hartzaileak

  • Laguntza hauen onuradun izan daitezke egungo akuikultura-enpresak edo akuikultura-enpresa berrien sorrerari ekiten diotenak.

Deskribapena

Laguntzaren garrantzia aplikatu beharreko irizpide objektiboetan oinarrituta ezarriko da, eta horien balioespena jarraian adierazitakoa izango da:

  • Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, 50 puntutaraino.
  • Proiektuaren interes kolektiboa, 50 puntutaraino.
Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren ordainduko da laguntza, horien fakturak eta ordainagiriak aurkeztuta.

Laguntza mota

Subvenciones no reintegrables.

Garapen Jasangarrirako Helburuak

Trabajo decente y crecimiento económico

Laguntza-era gileak

Aplikazio-erremua

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

OHARTARAZPENA

Atal honen xedea da elikaduraren eta zuraren balio-katearen zein landaren eta itsasertzaren sustapenaren sektorean egon daitezkeen laguntza eta babes-neurriak bilatzen laguntzea. Nolanahi ere, kontuan izan tresna horrek ez dituela unean uneko laguntza edo neurri guztiak biltzen; hortaz, ez da eta ez du izan nahi organismo edo erakunde guztiek eman ditzaketen laguntzen zerrenda zehatz bat. Ahalik eta informazio eguneratuena ematen badu ere, aintzat hartuta neurri eta laguntza berriak maiz argitaratzen direla eta asko direla, Fundación HAZI Fundazioak ezin du bermatu atal honetan kontsultatu daitezkeen laguntza eta neurriak etengabe eguneratuko direnik, ez eta tresna honen bidez kontsultatu daitekeen laguntzaren bat une horretan indarrean egotea ere. Tresna honen xedea laguntza-tresna izatea da, eta informazioa emateko baino ez da. Laguntza eta neurri horiek eskuratu ahal izateko betekizunak eta baldintzak ezagutzeko, Fundación HAZI Fundazioak gomendatzen du organismo edo erakunde bakoitzaren aldizkari edo iturri ofizialetan argitaratutako deialdiak eta iragarkiak kontsultatzea.

Laguntza behar duzu?

Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.

This field is for validation purposes and should be left unchanged.

Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia

Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.