Página de Inicio Ir al buscador Menú de navegación Ver contenido de la página Ir al Footer

Arrantza-elkarteak

Xedea

Euskadiko arrantza-sektoreko profesional nahiz enpresen elkarte eta federazioentzako laguntza ekonomikoak

Hartzaileak

  • Euskadiko arrantza-sektoreko profesional nahiz enpresen elkarteak eta federazioak.

Deskribapena

Ondorengoetarako jaso ahal izango dira dirulaguntzak:

  • Aitortuak eta izendatuak dauzkaten ordezkaritza-eginkizunak betetzeak eragindako gastuak. Gastu hauek %90erainoko dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte.
  • Bazkide-elkarteen funtzionamendurako gastu arruntak (nominan dauden langileen gastuak; aseguru-primak; garbiketa eta erkidegoko gastu orokorrak; elektrizitate, ur, gas eta telefonoaren hornidurak; kontserbazio eta konponketarako gastuak, ibilgailuak salbu, posta-zigiluetan, mezularitzan eta jakinarazpenetan egindako gastuak, bulegoko materiala, kopiak eta inprimategia, profesional independenteen zerbitzuak –gestoria, aholkularitza,…–, publizitatea eta propaganda eta argitalpenen harpidetza-kuotak). Gastu hauek %50erainoko dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte.
  • Izaera esperimentaleko azterketak eta jarduerak egitearekin loturiko gastuak. Gastu hauek %100erainoko dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte.
  • Arrantza-azokak eta jardunaldiak antolatzeko gastuak. Gastu hauek %90erainoko dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte.

Laguntza mota

Subvenciones no reintegrables.

Garapen Jasangarrirako Helburuak

Laguntza-era gileak

Aplikazio-erremua

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

OHARTARAZPENA

Atal honen xedea da elikaduraren eta zuraren balio-katearen zein landaren eta itsasertzaren sustapenaren sektorean egon daitezkeen laguntza eta babes-neurriak bilatzen laguntzea. Nolanahi ere, kontuan izan tresna horrek ez dituela unean uneko laguntza edo neurri guztiak biltzen; hortaz, ez da eta ez du izan nahi organismo edo erakunde guztiek eman ditzaketen laguntzen zerrenda zehatz bat. Ahalik eta informazio eguneratuena ematen badu ere, aintzat hartuta neurri eta laguntza berriak maiz argitaratzen direla eta asko direla, Fundación HAZI Fundazioak ezin du bermatu atal honetan kontsultatu daitezkeen laguntza eta neurriak etengabe eguneratuko direnik, ez eta tresna honen bidez kontsultatu daitekeen laguntzaren bat une horretan indarrean egotea ere. Tresna honen xedea laguntza-tresna izatea da, eta informazioa emateko baino ez da. Laguntza eta neurri horiek eskuratu ahal izateko betekizunak eta baldintzak ezagutzeko, Fundación HAZI Fundazioak gomendatzen du organismo edo erakunde bakoitzaren aldizkari edo iturri ofizialetan argitaratutako deialdiak eta iragarkiak kontsultatzea.

Laguntza behar duzu?

Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.

This field is for validation purposes and should be left unchanged.

Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia

Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.