COVID-19. Esneko bildotsak erostea eta azokak kudeatzeko neurriak ezartzea

Xedea

Abeltzainei laguntzea bildotsen ekoizpena merkaturatzen eta jasotzen duten prezioa mantentzen, COVID-19aren ondorioz HORECA kanala gelditu eta gero, kalitatezko eta hurbiltasunezko produktuak babesteaz gain.

Hartzaileak

  • Nekazariak.

Deskribapena

Oraingo denboraldian jaiotako bildotsak erostea, 6 €/kg-ko erosketa prezio bat finkatuta Eusko Labelean babestuetarako.

Akordioaren oinarrian dago Hazi Fundazioaren –Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpekoa da– eta Harakairen –behi, ardi ta txerri haragia merkaturatzen duen kooperatiba– arteko konpromiso bat, zeinaren bitartez Harakaik elkartuta ez dauden abeltzainen esneko bildotsak erosiko baititu, eta horien kontserbazioaz arduratu, merkatua oneratu arte. Aurreikusten da bildotsen %70 inguru Eusko Label zigiluarekin merkaturatuko direla.

Ekoizpena Eroski S. Coop.en (Eroski) bitartez bideratuko da amaierako kontsumitzailearenganaino.

Laguntza mota

Laguntza logistikoa.

Garapen Jasangarrirako Helburuak

Trabajo decente y crecimiento económico

Laguntza-era gileak

Hazi Gobierno Vasco

Lotura neurrira:

Telefonoa: 688 854 032, astelehenetik ostiralera 8:00 - 14:00

Itxita

Baliozkoa 14/03/2020 12:00 amtik 30/06/2020 12:00 amra

Aplikazio-erremua

Araba - Bizkaia - Gipuzkoa

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

OHARTARAZPENA

Atal honen xedea da elikaduraren eta zuraren balio-katearen zein landaren eta itsasertzaren sustapenaren sektorean egon daitezkeen laguntza eta babes-neurriak bilatzen laguntzea. Nolanahi ere, kontuan izan tresna horrek ez dituela unean uneko laguntza edo neurri guztiak biltzen; hortaz, ez da eta ez du izan nahi organismo edo erakunde guztiek eman ditzaketen laguntzen zerrenda zehatz bat. Ahalik eta informazio eguneratuena ematen badu ere, aintzat hartuta neurri eta laguntza berriak maiz argitaratzen direla eta asko direla, Fundación HAZI Fundazioak ezin du bermatu atal honetan kontsultatu daitezkeen laguntza eta neurriak etengabe eguneratuko direnik, ez eta tresna honen bidez kontsultatu daitekeen laguntzaren bat une horretan indarrean egotea ere. Tresna honen xedea laguntza-tresna izatea da, eta informazioa emateko baino ez da. Laguntza eta neurri horiek eskuratu ahal izateko betekizunak eta baldintzak ezagutzeko, Fundación HAZI Fundazioak gomendatzen du organismo edo erakunde bakoitzaren aldizkari edo iturri ofizialetan argitaratutako deialdiak eta iragarkiak kontsultatzea.

Laguntza behar duzu?

Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.

This field is for validation purposes and should be left unchanged.

Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia

Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.