COVID-19. Estatuaren konturako abalen lerroa

Xedea

Jarduera ekonomikoa mantentzeko likidezia bermatzea, koronabirusaren ondorioz sortutako behin-behineko arazoen aurrean.

Hartzaileak

  • Enpresak eta norberaren konturako langileak.

Deskribapena

Abal lerroak, Kreditu Institutu Ofizialak kudeatuta (ICO), finantza erakundeek enpresei eta autonomoei emandako mailegu berriak eta berriztapenak bermatzeko, besteak beste, hauen ondorioz sortzen diren finantza beharrak asetzeko: soldatak ordaintzea, fakturak, zirkulatzailearen beharrak eta likideziako beste behar batzuk, horien artean egonik finantza edo zerga betebeharrak mugaeguneratzearen ondoriozkoak.

Abalak autonomoek eta ETEek eskatutako mailegu berrien eta eragiketen berritzeen %80 bermatuko du. Gainerako enpresentzat, abalak emandako mailegu berriaren %70 eta berritzeen %60 estaliko du.

Emandako abalaren indarraldia maileguaren bestekoa izango da, gehienez ere bost urteko epearekin. Abalaren kostua finantza erakundeek hartuko dute bere gain.

Interesa duten enpresa eta autonomoek euren eragiketetarako bermea eskatu ahal izango dute 2020ko irailaren 30era arte. Horretarako, ICOk lankidetza hitzarmenak sinatuta dituen finantza erakundeetara jo beharko dute.

Finantza erakundeek konpromisoa hartzen dute mailegu berrietan eta berritzeetan COVID-19aren aurretik aplikatzen ziren kostuak mantentzeko; baita ere bezero guztiei emandako zirkulatzaile lerroen mugak mantentzeko, 2020ko irailaren 30era arte, eta, zehazki, mailegurako abala lortu duten bezeroentzat.

Laguntza mota

Abalen lerroa.

Garapen Jasangarrirako Helburuak

Trabajo decente y crecimiento económico

Laguntza-era gileak

Itxita

Baliozkoa 18/03/2020 12:00 amtik 30/09/2020 12:00 amra

Aplikazio-erremua

Araba - Bizkaia - Gipuzkoa

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

OHARTARAZPENA

Atal honen xedea da elikaduraren eta zuraren balio-katearen zein landaren eta itsasertzaren sustapenaren sektorean egon daitezkeen laguntza eta babes-neurriak bilatzen laguntzea. Nolanahi ere, kontuan izan tresna horrek ez dituela unean uneko laguntza edo neurri guztiak biltzen; hortaz, ez da eta ez du izan nahi organismo edo erakunde guztiek eman ditzaketen laguntzen zerrenda zehatz bat. Ahalik eta informazio eguneratuena ematen badu ere, aintzat hartuta neurri eta laguntza berriak maiz argitaratzen direla eta asko direla, Fundación HAZI Fundazioak ezin du bermatu atal honetan kontsultatu daitezkeen laguntza eta neurriak etengabe eguneratuko direnik, ez eta tresna honen bidez kontsultatu daitekeen laguntzaren bat une horretan indarrean egotea ere. Tresna honen xedea laguntza-tresna izatea da, eta informazioa emateko baino ez da. Laguntza eta neurri horiek eskuratu ahal izateko betekizunak eta baldintzak ezagutzeko, Fundación HAZI Fundazioak gomendatzen du organismo edo erakunde bakoitzaren aldizkari edo iturri ofizialetan argitaratutako deialdiak eta iragarkiak kontsultatzea.

Laguntza behar duzu?

Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.

This field is for validation purposes and should be left unchanged.

Ostegun ekintzaileak 2022

No lo dudes, enriquece tu proyecto.