COVID-19. Kotizazioak eta alokairuak ordaintzeko dirulaguntzak

Xedea

Enpresa sareari laguntzea koronabirusaren ondorioz jarduera behin-behinean itxi behar badute.

Hartzaileak

Enpresari indibidualak eta autonomoak. Ondasun Erkidegoetako eta Sozietate Zibiletako bazkideak, betiere dirulaguntza maila pertsonalean eskatzen bada.

Deskribapena

Hauek dira kontzeptu subentzionagarriak:

Norberaren konturako langile moduan ordaindu beharreko kuotak Langile Autonomoen Araubide Berezian, edo, dagokionean, Gizarte Segurantzan edo Derrigorrezko Mutualitate Profesionaletan ordaindu beharrekoak. (Gastu hori ez da subentzionagarritzat joko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak edo beste administrazio publiko batzuek diruz lagundu badute).

Eta negoziorako lokalen alokairua, betiere ez bada famili etxebizitza eta ez badago 2. mailara arteko odolkidetasunezko ahaidetasunik lokalaren alokatzailearekin, eta alokatzaile moduan diharduen pertsona fisikoaren edo juridikoaren bazkidea edo partaidea ez bada.

Laguntza lerro horretaz baliatu ahal izango dira: (Betiere EAEn erroldatuta eta egiazki hor bizi badira eta enpresaren jarduera EAEn helbideratuta badute, sozialki eta fiskalki, eta lantokia ere bertan badago).

Laguntza gehienez ere 3.000 €-koa izango da pertsona bakoitzeko.

Laguntza mota

Zuzeneko dirulaguntza.

Garapen Jasangarrirako Helburuak

Trabajo decente y crecimiento económico

Laguntza-era gileak

Gobierno Vasco

Aplikazio-erremua

Araba - Bizkaia - Gipuzkoa

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

OHARTARAZPENA

Atal honen xedea da elikaduraren eta zuraren balio-katearen zein landaren eta itsasertzaren sustapenaren sektorean egon daitezkeen laguntza eta babes-neurriak bilatzen laguntzea. Nolanahi ere, kontuan izan tresna horrek ez dituela unean uneko laguntza edo neurri guztiak biltzen; hortaz, ez da eta ez du izan nahi organismo edo erakunde guztiek eman ditzaketen laguntzen zerrenda zehatz bat. Ahalik eta informazio eguneratuena ematen badu ere, aintzat hartuta neurri eta laguntza berriak maiz argitaratzen direla eta asko direla, Fundación HAZI Fundazioak ezin du bermatu atal honetan kontsultatu daitezkeen laguntza eta neurriak etengabe eguneratuko direnik, ez eta tresna honen bidez kontsultatu daitekeen laguntzaren bat une horretan indarrean egotea ere. Tresna honen xedea laguntza-tresna izatea da, eta informazioa emateko baino ez da. Laguntza eta neurri horiek eskuratu ahal izateko betekizunak eta baldintzak ezagutzeko, Fundación HAZI Fundazioak gomendatzen du organismo edo erakunde bakoitzaren aldizkari edo iturri ofizialetan argitaratutako deialdiak eta iragarkiak kontsultatzea.

Laguntza behar duzu?

Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.

This field is for validation purposes and should be left unchanged.

Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia

Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.