COVID-19 LAGUNTZAK EUSKAL TURISMO-SEKTOREARENTZAT

Xedea

Neurri honen helburua da euskal turismo-sektoreari laguntzeko eta babes ekonomikoa emateko oinarriak ezartzea, batik bat norbere konturako langileei edo autonomoei, mikroenpresei eta enpresa txikiei, COVID-19aren inpaktua murrizteko eta turismo-jarduera lehenbailehen berpizteari bide emate aldera.

Hartzaileak

  • Turismo-ostatuko establezimenduak.
  • Sukaldaritza-enpresak.
  • Bitartekaritzako turismo-enpresak.
  • Turismo-garraioko enpresak.
  • Turismo aktiboko enpresak.
  • Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.
  • Turismo-gidak.

Deskribapena

Erakunde onuradunek izandako gastu operatibo eta arruntetan laguntzera bideratzen da hau laguntza-lerroa, baldin eta fakturazio baliogabea edo oso txikia izan badute, bat-batean jazotako COVID-19aren pandemia dela eta. Neurri honen babespean diru-laguntza jaso ahal izango dute: a) turismo-jarduera garatzen den lokal edo hiri-lursail bakarreko alokairuaren gastuak; b) Turismo-jarduera garatzen den lokala edo hiri-lursaila erostera zuzendutako hipoteka-maileguen nahiz mailegu pertsonalen kuotak (amortizazioa + interesak); c) produktu galkor edo freskoz hornitzeko erosketaren gastua; y d) zenbait funtzionamendu kostu. Aurkeztutako gastu guztiengatik emango den laguntzaren gehienezko zenbatekoa ez da izango 3.000 euro baino handiagoa diruz lagundutako entitate bakoitzeko.

Laguntza mota

Dirulaguntza edo zuzeneko laguntza.

Garapen Jasangarrirako Helburuak

Trabajo decente y crecimiento económico

Laguntza-era gileak

Gobierno Vasco

Aplikazio-erremua

Araba - Bizkaia - Gipuzkoa

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

OHARTARAZPENA

Atal honen xedea da elikaduraren eta zuraren balio-katearen zein landaren eta itsasertzaren sustapenaren sektorean egon daitezkeen laguntza eta babes-neurriak bilatzen laguntzea. Nolanahi ere, kontuan izan tresna horrek ez dituela unean uneko laguntza edo neurri guztiak biltzen; hortaz, ez da eta ez du izan nahi organismo edo erakunde guztiek eman ditzaketen laguntzen zerrenda zehatz bat. Ahalik eta informazio eguneratuena ematen badu ere, aintzat hartuta neurri eta laguntza berriak maiz argitaratzen direla eta asko direla, Fundación HAZI Fundazioak ezin du bermatu atal honetan kontsultatu daitezkeen laguntza eta neurriak etengabe eguneratuko direnik, ez eta tresna honen bidez kontsultatu daitekeen laguntzaren bat une horretan indarrean egotea ere. Tresna honen xedea laguntza-tresna izatea da, eta informazioa emateko baino ez da. Laguntza eta neurri horiek eskuratu ahal izateko betekizunak eta baldintzak ezagutzeko, Fundación HAZI Fundazioak gomendatzen du organismo edo erakunde bakoitzaren aldizkari edo iturri ofizialetan argitaratutako deialdiak eta iragarkiak kontsultatzea.

Laguntza behar duzu?

Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.

This field is for validation purposes and should be left unchanged.

Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia

Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.