Ezohiko prestazioak jarduerari uzteagatik

Xedea

COVID-19aren pandemiak euren negozioen gainean eragin dituen ondorio negatiboak arintzea.

Hartzaileak

Norberaren konturako langileak.

Deskribapena

Baldintza nagusiak hauek dira:

  • Pandemia deklaratu zen datan Gizarte Segurantzan afiliatuta eta altan egotea.
  • Gizarte Segurantzako ordainketak eta betebeharrak eguneratuta edukitzea.
  • Jarduera bertan behera utzi izana edo fakturazioa %75 murriztu izana, edo, nekazaritzako sasoiko ekoizpenei dagokienez, aukera egongo da baita ere ekoizpen kanpainaren hilabeteetako batez besteko fakturazioa gutxienez %75 murriztu bada aurreko urteko kanpainako hilabeteekin alderatuta.
  • Ez da beharrezkoa jarduerari uzteagatiko estaldura edukitzea, jardueran baja ematea edo gutxienezko gabealdia edukitzea.
Prestazioa oinarri arautzailearen %70ekoa izango da (600 euro inguru izan daiteke), eta iraupena 1 hilabetekoa da, eta alarma egoera amaitu arte luzatu daiteke. Gainera, gehitu behar da Gizarte Segurantzako ordainketa administrazioaren kontu joango dela (beharrezkoa da erreklamatzea, ordainketa dagoeneko eginda dagoelako).

Laguntza mota

Prestazio berezia (langabezia).

Garapen Jasangarrirako Helburuak

Trabajo decente y crecimiento económico

Laguntza-era gileak

Aplikazio-erremua

Araba - Bizkaia - Gipuzkoa

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

OHARTARAZPENA

Atal honen xedea da elikaduraren eta zuraren balio-katearen zein landaren eta itsasertzaren sustapenaren sektorean egon daitezkeen laguntza eta babes-neurriak bilatzen laguntzea. Nolanahi ere, kontuan izan tresna horrek ez dituela unean uneko laguntza edo neurri guztiak biltzen; hortaz, ez da eta ez du izan nahi organismo edo erakunde guztiek eman ditzaketen laguntzen zerrenda zehatz bat. Ahalik eta informazio eguneratuena ematen badu ere, aintzat hartuta neurri eta laguntza berriak maiz argitaratzen direla eta asko direla, Fundación HAZI Fundazioak ezin du bermatu atal honetan kontsultatu daitezkeen laguntza eta neurriak etengabe eguneratuko direnik, ez eta tresna honen bidez kontsultatu daitekeen laguntzaren bat une horretan indarrean egotea ere. Tresna honen xedea laguntza-tresna izatea da, eta informazioa emateko baino ez da. Laguntza eta neurri horiek eskuratu ahal izateko betekizunak eta baldintzak ezagutzeko, Fundación HAZI Fundazioak gomendatzen du organismo edo erakunde bakoitzaren aldizkari edo iturri ofizialetan argitaratutako deialdiak eta iragarkiak kontsultatzea.

Laguntza behar duzu?

Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.

This field is for validation purposes and should be left unchanged.

Ostegun ekintzaileak 2022

No lo dudes, enriquece tu proyecto.