Nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsiohandietarako laguntzak. Urterokoak edo hainbat urtetarako izan daitezkeen inbertsioen programa batera egokituko dira laguntzak, aurkezten diren proiektuak burutzeko denboraren arabera eta ordainketak egitendiren unearen arabera.
HANDITU programak zenbait laguntza-ildo jasotzen ditu:
Hautatu daitezkeen inbertsioen ehuneko baten gaineko dirulaguntza zuzen baten bidez emandako laguntza. Dirulaguntza jaso dezakeen inbertsioaren zenbatekoaren %40ko gehieneko ehunekora mugatua dago:
a) Ondasun higiezinak eraikitzea, erostea edo hobetzea;
b) Makineria eta ekipo berriak erostea edo finantza alorrean akuratzea, nahitaezko erosketa-aukera batez, produktuak merkatuan duen balioraino;
c) a) eta b) atalei lotutako kostu orokorrak (profesionalen ordainsariak, aholkularitza, bideragarritasun-azterketak);
d) Informatikako programak erostea edo garatzea, patenteak eta lizentziak erostea.
Lehiaketa. Egindako inbertsio hautagarrien ehuneko baten gaineko dirulaguntza zuzena.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honen xedea da elikaduraren eta zuraren balio-katearen zein landaren eta itsasertzaren sustapenaren sektorean egon daitezkeen laguntza eta babes-neurriak bilatzen laguntzea. Nolanahi ere, kontuan izan tresna horrek ez dituela unean uneko laguntza edo neurri guztiak biltzen; hortaz, ez da eta ez du izan nahi organismo edo erakunde guztiek eman ditzaketen laguntzen zerrenda zehatz bat. Ahalik eta informazio eguneratuena ematen badu ere, aintzat hartuta neurri eta laguntza berriak maiz argitaratzen direla eta asko direla, Fundación HAZI Fundazioak ezin du bermatu atal honetan kontsultatu daitezkeen laguntza eta neurriak etengabe eguneratuko direnik, ez eta tresna honen bidez kontsultatu daitekeen laguntzaren bat une horretan indarrean egotea ere. Tresna honen xedea laguntza-tresna izatea da, eta informazioa emateko baino ez da. Laguntza eta neurri horiek eskuratu ahal izateko betekizunak eta baldintzak ezagutzeko, Fundación HAZI Fundazioak gomendatzen du organismo edo erakunde bakoitzaren aldizkari edo iturri ofizialetan argitaratutako deialdiak eta iragarkiak kontsultatzea.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.