LABe berrikuntza-laborategi bat da, gastronomiaren balio-katearen etorkizuneko diseinu aktiboan laguntzeko helburuz sortua, sektorearen trantsizio digitala sustatzeko.
Gastronomiaren eta sukaldaritzaren sektorean, sorkuntza bateraturako, araketarako, esperimentaziorako eta osagai teknologikoak eta digitalak dituzten kontzeptu berriak, produktuak, zerbitzuak eta esperientziak baliozkotzeko gunea da. Start-upak, industriak eta erabiltzaileak uztartuko ditu.
Gastronomiako garapen berrien, produktu berrien, zerbitzuen eta esperientzien prototipoak egiteko ikerketa-laborategi bat, anfiteatro txiki bat, bilera-aretoak, sukaldeak, gastronomia-esperientzia murgilgarriak eskainiko dituen 360ºko areto esperimental bat, eta start-upek soluzio teknologikoak ingurune erreal batean testatu ahal izateko eta jendearentzat irekitako sukaldaritza-eremu bat du.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honen xedea da elikaduraren eta zuraren balio-katearen zein landaren eta itsasertzaren sustapenaren sektorean egon daitezkeen laguntza eta babes-neurriak bilatzen laguntzea. Nolanahi ere, kontuan izan tresna horrek ez dituela unean uneko laguntza edo neurri guztiak biltzen; hortaz, ez da eta ez du izan nahi organismo edo erakunde guztiek eman ditzaketen laguntzen zerrenda zehatz bat. Ahalik eta informazio eguneratuena ematen badu ere, aintzat hartuta neurri eta laguntza berriak maiz argitaratzen direla eta asko direla, Fundación HAZI Fundazioak ezin du bermatu atal honetan kontsultatu daitezkeen laguntza eta neurriak etengabe eguneratuko direnik, ez eta tresna honen bidez kontsultatu daitekeen laguntzaren bat une horretan indarrean egotea ere. Tresna honen xedea laguntza-tresna izatea da, eta informazioa emateko baino ez da. Laguntza eta neurri horiek eskuratu ahal izateko betekizunak eta baldintzak ezagutzeko, Fundación HAZI Fundazioak gomendatzen du organismo edo erakunde bakoitzaren aldizkari edo iturri ofizialetan argitaratutako deialdiak eta iragarkiak kontsultatzea.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.