Lehiatu Ardoa Programa

Xedea

Ardo-produktuen kanpo-merkataritzak gaur egun dituen zailtasunak ikusita, LEHIATU ARDOA programaren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko ardogintza-entitateei laguntzak emateko 2020ko deialdia egitea, produktuak kanpoan susta ditzaten eta merkataritza-irtenbide berriak bidera ditzaten. 

Hartzaileak

a) Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Euskadiko Erregistroan (NEIE) establezimendu aktibo bat duten ardogintza-entitateak. b) Getariako Txakolina, Bizkaiko Txakolina eta Arabako Txakolina jatorri-deiturak kudeatzen dituzten organoak. c) Ekoizleen aldi baterako elkarteak edo elkarte iraunkorrak, baldin eta beren helburuen artean ardoa sustatzeko eta merkaturatzeko ekimenak garatzea badute. d) Egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten esportazio-partzuergoak.

Deskribapena

Sustatuko diren ardo-produktuek kategoria hauetako batekoak izan behar dute: a) Jatorri-deitura babestua duten ardoak; b) Adierazpen geografiko babestua duten ardoak; c) Ardo-mahatsaren barietatea (edo barietateak) zehaztua duten ardoak. Laguntzaren zenbatekoa, onuradun bakoitzeko Itzuli beharrik gabeko laguntzaren ehunekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen % 50 izango da. Bigarren ebazpen-zatiko b eta c apartatuetan aipatutako eskatzaileen kasuan, diruz lagundu daitezkeen gastuen % 60 izango da laguntzaren ehunekoa. Onuradun bakoitzari, gehienez, hogeita bi mila (22.000) euroko laguntza emango zaio.

Laguntza mota

Lehiaketa bidezkoa

Garapen Jasangarrirako Helburuak

Trabajo decente y crecimiento económico

Laguntza-era gileak

Hazi Gobierno Vasco

Itxita

Baliozkoa 09/09/2021 12:00 amtik 08/10/2021 12:00 amra

Aplikazio-erremua

Araba - Bizkaia - Gipuzkoa

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

OHARTARAZPENA

Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.

Laguntza behar duzu?

Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.

This field is for validation purposes and should be left unchanged.

Ostegun ekintzaileak 2024

Ez izan zalantzarik, aberastu zure proiektua.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.