“Ardoa Mugagabe” programa

Xedea

Mahastizaintza eta ardogintzaren, sagardoaren eta garagardoaren sektoreetan merkataritza berrikuntza bultzatzea, batez ere teknologiaren, enpresa kudeaketaren eta merkataritza arloko egituraketaren bidez, banaka edo enpresen arteko lankidetzaren bitartez, partzuergoak sortuz, plataformak garatuz, etab.

Hartzaileak

Euskal Autonomia Erkidegoan ekoizpen guneak dituzten nekazariak edo nekazari elkarteak, nekazaritza kooperatibak edo nekazaritzako elikagaien enpresak.

Deskribapena

Onuradunak banaka edo talde baten bidez sartu ahal izango dira programan, Merkataritza Berrikuntzako Talde bat osatuz.

Programaren bitartez, besteak beste honako jarduera hauek lagunduko dira diruz: merkataritza berrikuntza; marketin digitala; merkataritza elektronikoa; zirkuitu laburretan merkaturatzea; salmenten dinamizazioa; eta berrikuntza salmenta fasean eta merkatuetan. Kostu hauek lagundu ahal izango dira diruz:

  • kanpoko langileen kostuak;
  • materialen, ekipoen edo instalazioen kostuak, proiekturako erabiltzen diren neurrian eta tartean;
  • proposatutako jardueren funtzionamendu kostuak;
  • proiektua gauzatzean sortutako kudeaketa gastuak.

Laguntzetatik kanpo geratzen dira hauek:

  • webgune berriak sortzea;
  • bideragarritasun azterlanak, oro har;
  • prestakuntza, teknologia berritzailea gaitzera bideratutakoa izan ezik.

Laguntzaren ehunekoa diruz lagun daitezkeen kostuen % 60 izango da, emakumeek sustatutako proiektuetan izan ezik, horietan % 66 izango baita. Diruz laguntzeko aurkeztutako gastu guztiengatik eman beharreko laguntzaren zenbatekoa gehienez ere 3.000 euro edo 5.000 eurokoa izango da onuradun bakoitzeko, programan banaka edo Merkataritza Berrikuntzako Talde baten bidez sartzen den kontuan hartuta, hurrenez hurren.

Laguntza mota

Dirulaguntza edo zuzeneko laguntza.

Garapen Jasangarrirako Helburuak

Trabajo decente y crecimiento económico

Informazioa eta tramitazioa

Oharra: 2020/07/15ean aldatu da programa. Laguntza eskuratzeko gutxieneko puntuazio berria: 60 puntu dira

Itxita

Baliozkoa 17/12/2020 12:00 amtik 31/12/2020 12:00 amra

Aplikazio-erremua

Araba - Bizkaia - Gipuzkoa

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

OHARTARAZPENA

Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.

Laguntza behar duzu?

Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.

This field is for validation purposes and should be left unchanged.

Ostegun ekintzaileak 2024

Ez izan zalantzarik, aberastu zure proiektua.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.