SMART INDUSTRY ETA TEKNOLOGIA KUANTIKOEN PROGRAMA SPRI


Icono diana

Xedea

Helburua da hornitzaile teknologikoetatik enpresa industrialetara teknologia transferitzeko ikerketa industrialeko nahiz garapen esperimentaleko proiektuei laguntzea, fabrikazio aurreratuari aplikatutako EIKTen eta 5G arloan, demostrazio efektua eduki eta, horri esker, EIKTetan garatutako I+G proiektuen emaitzak merkatura azkarrago transferitu ahal izateko. Eta teknologia kuantikoen proiektuei laguntzea.

Icono lupa

Hartzaileak

Pertsona fisiko eta juridikoak, enpresa-jarduera egiten dutenak, enpresaren tamaina gorabehera. Jarduera-zentroa izan beharko dute EAEn, eta bertan egingo dute dirulaguntza jasoko duen jarduera.

Icono Esquema

Deskribapena

Smart Industry laguntza Basque Industry 4.0 programaren eboluzioa da eta 300.000 eurorainoko dirulaguntzak ematen dizkie helburu hau duten ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuei: teknologia transferitzea teknologia-hornitzaileetatik enpresa industrialetara Fabrikazio Aurreratuaren arloan. Horrela, hornitzaile teknologikoetatik datozen berrikuntzak ezartzeko eta merkatuan lehiakortasuna eta posizionamendua hobetzeko beharrezkoak diren baliabideak eta tresnak eman nahi dizkiegu euskal enpresei.

Laguntza horiek industri edo industriarekin erlazionatutako arloko enpresei edo zerbitzu aurreratuetako enpresei zuzentzen zaizkie, baldin eta proiektuak garatzen badituzte euren hornitzaileekin batera Fabrikazio Aurreratuari aplikatutako EIKTen arloan, proiektu horiek demostrazio-balioa badute eta lagungarri badira EIKTen arloko I+G proiektuetatik lortutako emaitzak azkarrago merkaturatzeko.

Diruz lagundu daitezkeen proiektuak

Proiektuek arlo hauetakoren batekin lotuta egon behar dute, fabrikazio aurreratuari aplikaturiko CPS (Cyber Physical Systems) sistemen arloan:

  • Cloud Computing-a
  • Adimen Artifiziala
  • Konputazio kuantikoa
  • Robotika kolaboratiboa
  • Errealitate areagotua/Birtuala/Mistoa
  • Sentsorika, IoT, industria-komunikazioak
  • Diseinua eta gehikuntza bidezko fabrikazioa metalezko materialetan eta material aurreratuetan
  • Material eta prozesu aurreratuak erabiltzen dituzten proiektuak.
  • Lantegi industrialetako sentsorikan, haririk gabeko komunikazioetan eta datuen prozesamenduan, 4.0 Industrian, mugikortasun-programetan, eraginkortasun energetikoan eta gizarte eta osasun arloko trantsizioan 5G teknologiak ezartzeko proiektuak.

Icono bombilla

Laguntza mota

Resolución sucesiva.

8.Trabajo decente y crecimiento económicot9.Industria, innovación e infraestructuras10.Reducción de las desigualdades

Icono agentes

Laguntza-era gileak

Gobierno Vasco

Itxita

Baliozkoa 09/04/2024 12:00 amtik 13/11/2024 12:00 amra

Aplikazio-erremua

Elikagaien balio katerako jarduera protokoloa koronabirusaren aurrean (SARS-CoV-2)

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Icono tecnologia

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

OHARTARAZPENA

Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.

Laguntza behar duzu?

Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.

This field is for validation purposes and should be left unchanged.

Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia

Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.

Logo ONekin!

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.