Programas del Gobierno Vasco para impulsar el sector alimentario

Eusko Jaurlaritzak sustatutako Programa eta Planak

Orri honetan Eusko Jaurlaritzak Euskadiko elikagaien balio-kateko, egurraren sektoreko, landa eta itsas garapeneko eragile guztientzat sustatutako programak eta planak aurkituko dituzu. Ezagutu sektore horietan nahasita dauden politika eta esparru arautzaile guztiak zure proiektua sortu edo garatzean kontuan hartzeko. Hemendik jatorrizko dokumentuetara iritsi zaitezke eta informazio osoa izango duzu.

Espainiako Estatuko 2014-2020ko FEMPren Programa Operatiboak, zehazki, FEMPren neurriak abian jartzeko estrategia bat definitzen du.

FEMP da EBko itsas eta arrantza politiken funts berria, 2014-2020rako proposatua, aurreko Europako Arrantza Funtsa ordezkatuz. Funts berri honen inspirazio iturri izan diren printzipioak:

  • Arrantzaleei arrantza iraunkorrerako trantsizioan laguntzea.
  • Kostaldeko komunitateei euren ekonomiak dibertsifikatzen laguntzea.
  • Proiektuak finantzatzea, enplegua sortzeko eta Europako kostaldeetako bizi kalitatea hobetzeko
  • Finantzaketarako sarbidea erraztea. FEMPek, bestalde, 2020ko Europako Estrategiak xedatutako helburuak ditu ardatz horizontaltzat; tartean, hazkunde adimendun, iraunkor eta integratzailea, eta Batasunaren garapen orekatua.

SARTU ORAIN PROGRAMAREN WEB ORRIRA

Euskadiko 2023-2027 NPBren Plan Estrategikoak nekazaritzako elikagaien eta zuraren balio-kateen eta landa-ingurunearen ekonomia-, gizarte eta ingurumen-premiei erantzun nahi die, lehen eta bigarren zutabeetako esku-hartzeen bidez. Nekazaritzaren, elikaduraren eta landa-eremuen garapen iraunkorra du helburu, gizartearen elikadura-segurtasuna bermatzeko, sektore lehiakorraren eta landa-ingurune biziaren bidez. Ikuspegi estrategiko horrekin, nekazaritzako elikagaien sistemaren balio ekonomikoa finkatzen lagundu nahi da, denboran modu iraunkorrean. Nekazaritzako elikagaien sistema eta landa-garapena Euskadirentzat estrategikoak direla abiapuntutzat hartuta, Planak hurrengo hamarkadan ere hala izaten jarraitzeko oinarriak ezarri nahi ditu. Plan hau gauzatzeko finantza-ekarpena Europako NBEF eta LGENF funtsetatik eta euskal erakundeen (Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiak) ekarpenetatik dator.

SARTU ORAIN WEB ORRIRA

2024ko Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoak, PEGA Berria, jarraipena ematen dio aurreko PEGAri, zeina 2017an hasi baitzen Eusko Jaurlaritzaren apustu estrategikoetako bat bezala.

Elikaduraren eta Gastronomiaren Balio Kateak zeregin estrategikoa du euskal ekonomian, eragin traktorea baitu BPGan eta sortutako enpleguan duen pisuagatik, eta gero eta ekarpen handiagoa egiten duelako merkataritza-balantzan eta berrikuntzako inbertsioan, jarduera ekonomiko globalean eta lurraldearen osagai egituratzailean sortzen duen eragin biderkatzaile garrantzitsua.

PEGA Berriaren helburua gastronomia eta elikadura Euskadiko ekonomiarako sektore estrategiko gisa bultzatzen, sustatzen eta garatzen jarraitzea da, enplegua eta jarduera ekonomikoa sortzeko, kultur ondare gastronomikoa eta natura- eta paisaia-baliabideak kontserbatzeko duen gaitasunagatik. Plan horren bidez, gastronomia eta elikagaien industria sustatzeko politikak eta tresnak sustatzen dira, bereziki tokiko produktu kalitatezkoa eta osasungarria bultzatzen duena, jasangarritasuna, kalitatezko turismo-proposamen bat sortzea eta Basque Country marka nazioartean zabaltzea bultzatzen duena.

SARTU ORAIN PLANAREN WEB ORRIRA

Euskadiko 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana.

2030 ZTBP Euskadik ikerketaren eta berrikuntzaren alde egiten duen apustu estrategikoa da. Epe luzeko apustua, zientzia, teknologia eta berrikuntza sustatzeko, Euskadi digital, berde eta inklusiborako trantsizioa bizkortuko duten palankak diren aldetik. 

Plana Europarekin lerrokatuta dago, eta, zehazkiago, Horizon Europa Esparru Programarekin, Europa Digital Programarekin, Europako Itun Berdearekin eta Next Generation EU Programarekin.  

Gainera, Euskadiko 2030 ZTBPk trantsizio hirukoitzari aurre egin behar dio: teknologiko-digitala; energetiko-ekologikoa; eta soziala eta sanitarioa.

Lau zutabetan oinarritzen da:

– Bikaintasun zientifikoa

– Lidergo teknologiko industriala

– Berrikuntza irekia

– Talentua nukleo nagusi gisa

Planak hiru erronka nagusi ditu:

– Ikerketa eta Garapeneko inbertsioak handitzea, bereziki enpresa sektorean

– Enpresa txiki eta ertainetan berrikuntza bultzatzea

– Ikertzaileen artean emakumearen presentzia sustatzea

SARTU ORAIN PLANAREN WEB ORRIRA

EAEko Emakumeen eta Gizonen VII. Berdintasun Plana”-ren proposamenak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko lan ibilbidea jasotzen du, eta bere aplikazioan EAEko botere eta administrazio publiko guztiak inplikatzen ditu, zeinek, Planean ezarritako interbentzio ildoen arabera, euren jarduera plan eta programak landu beharko baitituzte, berdintasunari dagokionez.

SARTU ORAIN PLANAREN WEB ORRIRA

Euskadiko Elikaduraren eta Egurraren Balio Katean Ekintzailetza Bultzatzeko Esparru Estrategikoak eragile nagusien ekintzailetza bultzatzeko konpromisoa dauka, partekatutako ahalegin gisa, Euskadiko elikaduraren eta egurraren balio katearen eraldaketa ekonomiko eta sozialerako.

Ekintzailetzan parte hartzen duten kolektiboak, tipologiak eta prozesu barruko etapei laguntzeko dauden programa eta tresnak biltzen ditu, gero eta ekintzaileagoa izango den gizarte baten alde egiteko, elikaduraren balio katearen ekintzailetza ahalmena aktibatzeko, jarduera ekonomikoa eta kalitatezko enplegua sortuko duten enpresa lehiakor eta sostengarriak nahiz proiektu berriak garatzeko, eta Euskadi ekintzailetzan jarduteko leku erakargarri gisa posizionatzeko.

SARTU ORAIN PROGRAMAREN WEB ORRIRA

Enplegu Planak Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak inplementatutako enplegu politika aktiboen programa estrategikoa dira, laneratzea, enplegagarritasun maila handitzea eta enpleguaren egonkortasuna eta kalitatea sustatzeko.

EGUNERAKETA IZAPIDETZEN ARI DA

SARTU ORAIN PLANAREN WEB ORRIRA

Enpresak Nazioartekotzeko 2017-2020 Plana

Eusko Jaurlaritzak enpresak nazioartekotzen laguntzeko duen konpromisoa aurkezten du, eraldaketa ekonomiko eta sozialerako funtsezko ekarpen gisa.

Nazioartekotzea da Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak legealdi honetan jarduteko dituen lehentasunetako bat, eta, berrikuntzarekin, inbertsioarekin eta industrializazioarekin batera, EAEko Enplegua eta Ekonomia Suspertzeko 2020 Esparru Programaren lau zutabeak dira.

EGUNERAKETA IZAPIDETZEN ARI DA

SARTU ORAIN PLANAREN WEB ORRIRA

Efizientzia energetikoa ea energia berriztagarriak funtsezko tresnak dira Euskadin garatzen diren jardueren ingurumen inpaktua arintzeko, herritarren kontsumo energetikoaren faktura murrizteko, eta enpresen lehiakortasuna indartzeko, gizarte jasangarri baterantz aurrera eginez.

SARTU ORAIN PLANAREN WEB ORRIRA

Pertsonak politika guztien ardatz nagusitzat hartuta, 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planak euskal herritarren osasuna mantentzen eta hobetzen sakondu nahi du. Horretarako, ezinbestekoa da osasun sistemaren ekitatea eta iraunkortasuna bermatzea, baina, halaber, osasuna aktibo gisa kokatzea gainerako politika publikoetan.

Osasun politiken barruan, elikagaien xahuketa murrizteko ekintzak zehazten dira.

EGUNERAKETA IZAPIDETZEN ARI DA.

SARTU ORAIN PLANAREN WEB ORRIRA

Euskal Autonomia Erkidegoko 2030erako Biodibertsitate Estrategia natur ondarearen arloko lehentasunak eta konpromisoak ezartzen dituen tresna da, 2030era begira.

Eskualde aplikazioko ekimen bat den arren, ikuspegi globala ere badu eta Dibertsitate Biologikorako 2011-2020 Estrategia Planarekin bat egiten du, zeina, Dibertsitate Biologikoari buruzko Nazio Batuen Hitzarmenetik, 2020ra bitarteko Biodibertsitateari buruzko Europar Batasunaren Estrategiatik eta 2011-2017 aldirako Natura Ondarearen eta Biodibertsitatearen Estatuko Plan Estrategikotik sortu da.

Dokumentu horiek guztiek dibertsitate biologikoak nazioartean pairatzen dituen presioei zein mehatxuei aurre egiteko hainbat helburu eta jarduketa ezartzen dituzte.

SARTU ORAIN PLANAREN WEB ORRIRA

EEILPren helburu nagusia da elikagaien industria indartsu, lehiakor eta iraunkor baten garapena sustatzea, kalitatezko tokiko produktuarekin lotutakoa. Balio kateko eragile guztiekin gogoeta egin ondoren (ekoizpen sektorea, eraldatzailea, banatzailea eta kontsumitzailea), Planak 5 estrategia eta 8 helburu espezifiko finkatu zituen; tartean, 3. eta 4. estrategiak dira nabarmentzekoak: hurrenez hurren, Berrikuntza eta transferentzia teknologikoa (berrikuntza ekimenak bultzatzea eta transferentzia teknologikoa sustatzea) eta Finantza laguntza (elikagaien industriarako finantza laguntzen ildoak ezartzea).

SARTU ORAIN PLANAREN WEB ORRIRA

Euskararen Agenda Estrategikoaren oinarrian Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak aurkeztutako lau konpromiso daude:

– Lehenengo konpromisoa euskal hiztunen kopurua handitzen jarraitzea da, azken hamarkadetako aurrerapenari jarraipena emanez.

Bigarrenik, euskararen erabilera sustatzen jarraitzea, batez ere aisialdian eta eremu ez-formaletan.

– Hirugarrenik, herritarren hizkuntza eskubideak eraginkortasunez bermatzen jarraitzeko konpromisoa berrestea.

– Azkenik, euskararen hiru lurraldeetako erakunde publikoen arteko lankidetza indartzea, aldi berean, euskararen nazioarteko onarpena bultzatzen jarraitzearen alde eginez.

EGUNERAKETA IZAPIDETZEN ARI DA

SARTU ORAIN PLANAREN WEB ORRIRA

Ekintzailetzaren arlo guztiak bultzatzea da EEP 2024ren helburu nagusia, proiektu, enpresa eta enplegu lehiakor eta jasangarriak jaio eta hazi daitezen lortzeko, Euskadiren ekonomia, hazkunde inklusiboa eta garapen jasangarria suspertzeko etapa berri baten motor gisa.

SARTU ORAIN PLANAREN WEB ORRIRA

Euskadiko Ekoizpen Ekologikoa Sustatzeko Planaren helburuak dira ekoizpen ekologikoa ugaritzea, eraldaketa eta merkaturatze katea garatzea, eta tokiko produktu ekologikoaren eskaera indartzea. Hala, lehentasunen artean, EEESPk tokiko produktu ekologikoaren merkatua eta garapena sustatzen ditu, eta kanpoko merkatuan enpresek duten posizionamendua aztertzen du.

SARTU ORAIN PLANAREN WEB ORRIRA

Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren Balio Katearen Digitalizazio Adimendunerako Estrategiaren egitekoa da Euskadiko gastronomiaren eta elikaduraren kateari balioa eranstea, digitalizazio adimendunaren bitartez. Hauek ditu helburu estrategikoak:

  • Ezagutza digitala nekazaritzako elikagaien sektorera transferitzea erraztuko duten ekintzak sustatzea, eta berrikuntza teknologikorako estrategiak definitzen laguntzea.
  • Gastronomiaren eta elikagaien katean teknologiak txertatzea bizkortuko duten lan formulak bultzatzea, enpresen arteko lankidetza ereduen bitartez, eta ekintzailetza sustatzea, startup teknologikoen bidez.

Digitalizazio Adimendunaren Estrategiak hiru ildo nagusi ditu oinarrian:

  • Gastronomiarekin eta elikadurarekin lotutako balio katearen digitalizaziorako euskal esparrua ezartzea.
  • Gaikuntza eta elikadura ekosistemarekiko lotura. Ezagutzarako sarbidea.
  • Digitalizazio estrategiaren hedapena.

SARTU ORAIN PLANAREN WEB ORRIRA

Idiazabal Jatorri Izendapenaren Plan Estrategikoaren helburu nagusia da Idiazabalen sektoreari lotutako ekoizpen ehuna lehengoratzea. Helburu hori betetzeko, Planak honako helburu orokor hauek definitzen ditu: enplegu iraunkorra eta lurraldeari lotutakoa sortzea; aktibo kopurua ugaltzea; ustiapenen eta gaztandegien errentagarritasuna handitzea; Idiazabal gaztaren bolumena areagotzea; EAEko eta Nafarroako biztanleko kontsumoa handitzea; eta EAEtik eta Nafarroatik kanpo merkaturatutako bolumena areagotzea.

SARTU ORAIN PLANAREN WEB ORRIRA

Klima Aldaketaren Euskal Estrategia plangintza tresna bat da, Euskadiren jarduera 2050. urtera arte zuzenduko duena, 2020. eta 2030. urteetarako bitarteko helburuekin, klima aldaketa arintzeko nahiz klima aldaketara egokitzeko.

SARTU ORAIN PLANAREN WEB ORRIRA

Euskadiko Basogintza Planak Euskadiko Landa Plan Estrategikoa garatzen du, gizartea geroz eta harkorragoa den lurraldearen zatian: basoak, fauna, flora eta Parke Naturalak. Bere helburuen artean dago basogintzaren sektorea kohesionatzea, bere ahalmen nagusietara bideratuz eta enpresa ekintza erraztuz.

Plan horren baitan dago txertatuta 2012-2014ko Euskadiko Egurraren Industriaren Plan Estrategikoa. Amaitzean, gogoeta estrategikorako prozesu bat ireki zen bost jardunbide ardatzen bueltan. Horien artean, nabarmentzekoak dira sektoreak behar dituen soluzio teknologiko eta prestakuntzazkoak, eta enpresei laguntzeko jardunak.

SARTU ORAIN PLANAREN WEB ORRIRA

2017-2020ko Sasoikako Lanaren Arretarako IV. Plan Integralaren helburu nagusia da sasoikako lanaren inguruan sortutako premiei erantzuteko jardunak modu koherente eta koordinatuan planifikatzea.

IV. Plan honen egiturak aurrekoetan erabilitako oinarrizko eskema berari jarraitu dio, zeina, aldi berean, Arartekoak egindako “Arabako sasoikako langileen egoera” izeneko txostenean oinarritzen baita, hiru bloke nagusitan banatuta: kontratazio baldintzak hobetzea; ostatuak; eta sasoikako langile adingabeen arreta.

SARTU ORAIN PLANAREN WEB ORRIRA

RIS3 Euskadi lurraldearen eraldaketa ekonomikorako estrategia bat da, erabilgarri dauden baliabideak I+G eta berrikuntzako lehentasunezko multzo mugatu batean kontzentratzen dituena.

Helburua da hazkundea eta enplegua sortzen duten balio erantsi handiko esparruetan sakontzea, hau da, Euskadin gaitasun enpresariala eta zientifiko-teknologikoa duten esparruetan sakontzea.

Zehazki, hiru eremu estrategiko identifikatzen dira:

– Fabrikazio aurreratua

– Energia

– Biozientziak/osasuna

eta lau aukera eremu:

– Elikadura

– Hiri habitata

– Ekosistemak

– Kultura eta sormen industriak

SARTU ORAIN PLANAREN WEB ORRIRA

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.