Nekazaritzako elikagaien industriaren direktorioa urtero lortzen da Jarduera ekonomikoen gidazerrenda eragiketa estatistikoan.
Nekazaritzako elikagaien industrian sartzen dira JESN-2009ko maila hauetakoren bateko (10, Elikagaien industria; 11, Edarien fabrikazioa eta 12, Tabakoaren industria) motaren batean dauden establezimendu guztiak.
Atal honetan nekazaritzako elikagaien azpisektore hauen arabera banakatuta daude emaitzak: okela-industriak, arrain-kontserbak, esne-industriak, ogia eta errotaritza, bestelako elikagai-industriak eta edariak.