Atal honetan informazio estatistikoa dago eta egurraren eraldaketa-sektoreko aldagai ekonomikoak daude. Informazio hau urtekoa izaten da eta sektorearen errentagarritasuna eta eboluzioa analizatzeko balio du. EAEko egurraren eraldaketa-sektoreko makromagnitudeak eta koefiziente analitikoak aurkezten dira, baita galeren eta irabazien kontua ere.