Nekazaritza-ekoizpen primarioan berrikuntza teknologikoarekin lotutako inbertsio handietarako laguntzak. Inbertsio-proiektu bati egokituko zaizkio, eta proiektu hori urtebetekoa edo urte anitzekoa izan daiteke, aurkeztutako proiektuak gauzatzeko aldiaren arabera.
Hauek dira oinarri hauetan jasotako laguntzen helburuak:
a) Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien funtzionamendua eta jasangarritasun orokorra hobetzea, teknologia berriak sartuz; teknologia horiek aukera emango dute ustiategiak modernizatzeko, beren lehiakortasun- eta errentagarritasun-mailak areagotuz, eta lagundu egingo dute ingurumen-jasangarritasuna hobetzen.
b) Natura-ingurunea, higiene-baldintzak edo animalien ongizate-mailak hobetzea.
c) Nekazaritza garatzeko, egokitzeko eta modernizatzeko azpiegiturak sortzea eta hobetzea, barne hartuta nekazaritza-lurrak eskuratzea, lurrak sendotzea eta hobetzea, energia jasangarria hornitzea, energia-efizientzia eta ura hornitzea eta aurreztea.
d) Berrezartzea hondamendi naturalek, hondamendi natural batekin pareka daitezkeen salbuespenezko gertaerek edo fenomeno klimatiko kaltegarriek, animalien gaixotasunek eta landareen izurriteek kaltetutako nekazaritza-ekoizpenaren potentziala; halaber, gertakari horiek eragindako kalteen arriskua prebenitzea eta arintzea.
e) Laguntzea klima-aldaketaren ondorio kaltegarriak arintzen, berotegi-efektuko gasen emisioak murriztuz eta karbono-harrapaketaren mailak handituz, bai eta energia jasangarria sustatzea eta energia-efizientzia optimizatzea ere.
f) Bultzatzea bioekonomia zirkular jasangarria, garapen jasangarria eta baliabide naturalen (ura, lurzorua eta airea) kudeaketa efizientea, jasangarritasun-irizpideei jarraikiz.
g) Laguntzea biodibertsitatearen galera geldiarazten eta alderantzikatzen, ekosistemen zerbitzuak indartzea, eta habitatak eta paisaiak kontserbatzea.
Diruz lagundu daitezkeen kostuak hauek izango dira:
a) Makineria eta ekipamendu berriak erostea edo haien finantza-errentamendua egitea produktuaren merkatu-balioraino, elementu hauetan:
– Uztak biltzeko robotikan egindako inbertsioak.
– 4.0 teknologiako eta zehaztasuneko makinak, nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorean
– Goi-teknologiako instalazioak eta elementuak berotegietako zenbait sistematarako; besteak beste, argiztapen, berokuntza eta ureztatzeko sistemetarako.
– Ustiapenean mindak prozesatzeko eta tratatzeko goi-teknologiako makinak.
– Berrikuntza teknologikoan oinarritutako laboreetan eta ganaduetan beharrezkoak diren instalazioak, ekipamenduak eta makinak.
– Abereak (behiak, ardiak eta ahuntzak) kudeatzeko prozesuak digitalizatzea.
b) Ureztatze/ureztapen-instalazioetako inbertsioen kasuan, soilik lagunduko dira diruz nekazaritza- eta basogintza-sektoreetan eta landa-eremuetan estatu-laguntzei aplikatu beharreko gidalerroetako 157. eta 158. gidalerroetan ezarritakoa betetzen dutenak (2022/C 485/01).
c) a) letran adierazitako gastuei lotutako kostu orokorrak, hala nola arkitekto, ingeniari eta aholkularien ordainsariak, eta ingurumen- eta ekonomia-jasangarritasunari buruzko aholkularitzari dagozkion ordainsariak, bideragarritasun-azterketak barne; bideragarritasun-azterketak diruz lagundu daitezkeen gastuak izaten jarrai dezakete, nahiz eta, emaitzen arabera, ez ordaindu a) eta b) letretan jasotako gastuak.
d) Oro har, diruz lagungarriak izango dira elementu desberdinetan egindako inbertsioak, baldin eta ekoizpen-prozesu berari lotuta badaude.
Diruz lagungarriak izango dira, halaber, inbertsioak, baldin eta beharrezkoak eta aurreko puntuan adierazitakoen osagarriak badira:
a) Ondasun higiezinak eraikitzea eta eskuratzea, finantza-errentamendua barne, edo bigarren eskuko ondasun higiezinak hobetzea, baldin eta, azken hamar urteetan, ez badute jaso dirulaguntza nazionalik edo erkidegokorik, laguntzak jarraitzen duen kasuan laguntza bikoiztea dakarrenik.
b) Aurreko apartatuan aurreikusitako gastuei lotutako kostu orokorrak; arkitekto, ingeniari eta aholkularien ordainsariak, ekonomia- eta ingurumen-jasangarritasunari buruzko aholkularitzari dagozkion ordainsariak, bideragarritasun-azterketak barne, proiektuaren gauzatze materialaren % 8raino. Bideragarritasun-azterketak diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko
dira oraindik, nahiz eta, emaitza kontuan hartuta, ez egin aurreko puntuetan ezartzen diren gastuak.
c) Ondasun ukiezinetan eginiko inbertsio hauek: programa informatikoak erosi edo garatzea, eta patenteak, lizentziak, egile-eskubideak eta marka erregistratuak eskuratzea.
d) Bioenergia ekoizteko ekipoetan egindako inbertsioak, efizientzia-estandarrak betetzen badituzte, ustiategian soilik kontsumitzeko direnean.
e) Ingurumen-inpaktua txikitzeko eta haren kalitatea hobetzeko prozesuetan inbertsioak egitea, bereziki ustiategien karbono-aztarna gutxitzen laguntzen duten prozesuetan; helburuak izan behar du egiaztatzea produktuek betetzen dituztela ekoizpen-prozesuetako baldintza tekniko eta sanitarioak, edo haietara egokitzen direla.
Eskatzaileak hiru eskaintza aurkeztu beharko ditu gutxienez, hornitzaile desberdin eta independenteenak, laguntza eskatzen duen inbertsio guzti-guztietakoak.
Laguntzaren gehieneko ehunekoa diruz lagundu daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren % 60 izango da.
Lehiaketa bidezkoa.


Information and processing:
Fill in the form to send us your project and an expert will contact you.
This section contains a series of materials and tools provided free of charge by the HAZI Fundazioa Foundation to any interested party for the purpose of providing general guidance on certain aspects linked to the food and wood value chain, as well as rural and coastal development. Please note that these materials and tools are provided for informational and informational purposes only and are of a general nature, therefore meaning they may not correspond to the specific needs or circumstances of each particular case. The provision of these tools is not intended to replace professional advice that may be necessary for its correct interpretation, completion, application or adaptation under any circumstances. The HAZI Fundazioa foundation disclaims any liability with regard to the use of the tools and materials available in this section and offers no guarantee as to their usefulness, update, accuracy or suitability.
If you have any questions, please send them to us through this form and we will contact you.