Bizkaiko Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategietan nekazari gazteak ezartzeko diru laguntzak


Icono diana

Objetive

Nekazaritza-sektorean eta belaunaldi-erreleboan prestakuntza egokia duten gazteak sartzen laguntzeko laguntzak, landa-eremuen tokiko garapena sustatzeaz gain, dibertsifikazioa, enpresen sorrera eta garapena eta enpleguaren sorrera erraztuz.

Icono lupa

Targeting

Nekazari gaztearen definizioa betetzen duten eta Bizkaian kokatutako nekazaritza-ustiategi baten titulartasuna eskuratzen duten pertsona fisikoak, jardueran aritzeko beharrezko prestakuntza eta ezagutzak egiaztatu ondoren. Eskabidea aurkezteko unean 18 urte bete eta deialdiaren urtean 41 urte bete ez dituena hartuko da nekazari gaztetzat.

Era berean, lehen instalaziotzat hartuko da neurriaren hautagarritasun-baldintzak betetzen dituzten eta laguntza eskatu aurreko 24 hilabeteetan ustiategi baten titulartasuna eskuratu duten gazteena, bertan aurreikusitako enpresa-plana abian jarri gabe. Kasu horretan, eskatzaileak ez du lehen instalazioko dirulaguntzarik jasoko laguntza hau eskatu aurretik.

Ez da ulertuko gazte batek ustiategi baten titulartasuna eskuratu duenik, ustiategiak 0,2 NLUko tamaina gainditzen ez badu.

Icono Esquema

Description

Neurri honen helburua da nekazaritza-sektorean prestakuntza egokia duten gazteak sartzea eta belaunaldien arteko erreleboa erraztea. Eskabidea aurkezteko unean 18 eta 40 urte bitartean (biak barne) dituzten eta Bizkaiko nekazaritza-ustiategi baten titulartasuna eskuratzen duten pertsona fisikoak izan daitezke onuradunak.

Onuradunek Gaztenek 2023-2027 prozeduran sartu beharko dute (prozedura hori jarraitzen da Euskal Autonomia Erkidegoan lehen aldiz instalatu nahi duten gazteei laguntzeko, instalaziorako laguntza izapidetu, egiaztatu eta, hala badagokio, emateko), eta enpresa-plan bat aurkeztu beharko dute.

Onuradunek 5 urtera arteko epea izango dute instalatzeko, eta, epe horren buruan, baldintza batzuk bete beharko dituzte:

  • Ustiategiak gutxienez 13.300 €-ko marjina garbia lortu beharko du gazteko, eta gutxienez NLU/gazte 1 okupatu beharko du.
  • Onuradunak nekazaritza-jardueraren arabera dagokion Gizarte Segurantzako Araubide Berezian afiliatuta egon beharko du, eta nagusiki nekazaria izan beharko du.

Laguntzaren zenbatekoa 10.000 eurokoa izango da gutxienez, hautagarritasun-baldintzak betetzen dituen eta diruz lagun daitekeen edozein onuradunentzat. Zenbateko horretatik aurrera, laguntza hainbat tartetan handitu ahal izango da, 70.000 eurora arte gehienez, honako irizpide hauen balorazioaren arabera: enpresa-planaren arabera egin beharreko gastuak eta inbertsioak, eta gazteak produkzio-eredu jakin batzuk, merkaturatze-eredua eta ustiapen-eredua hartzea.

Laguntzaren ordainketa bi fasetan egiten da gehienez ere bost urteko epean: lehenengo ordainketa laguntzaren zenbateko osoaren bi herenei dagokie, eskabidearen aldeko ebazpena eman ondoren, eta gainerako herena instalazio-prozesua amaitzean ordaintzen da, baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren.

Icono bombilla

Grant type

Lehiaketa bidezkoa

No tiene atributo alt
No tiene atributo alt
No tiene atributo alt
Trabajo decente y crecimiento económico
No tiene atributo alt
No tiene atributo alt
No tiene atributo alt
No tiene atributo alt
No tiene atributo alt
No tiene atributo alt
Icono agentes

Supporting Agents

Icono ordenadorInformación y tramitación:

Closed

Valid from 28/10/2023 12:00 am to 07/11/2023 11:59 pm

Scope of application:

Do you not find what you are looking for?

Icono tecnologia

Tell us about your project

FILL NOW

Fill in the form to send us your project and an expert will contact you.

DISCLAIMER

This section contains a series of materials and tools provided free of charge by the HAZI Fundazioa Foundation to any interested party for the purpose of providing general guidance on certain aspects linked to the food and wood value chain, as well as rural and coastal development. Please note that these materials and tools are provided for informational and informational purposes only and are of a general nature, therefore meaning they may not correspond to the specific needs or circumstances of each particular case. The provision of these tools is not intended to replace professional advice that may be necessary for its correct interpretation, completion, application or adaptation under any circumstances. The HAZI Fundazioa foundation disclaims any liability with regard to the use of the tools and materials available in this section and offers no guarantee as to their usefulness, update, accuracy or suitability.

Shall we help you?

If you have any questions, please send them to us through this form and we will contact you.

This field is for validation purposes and should be left unchanged.

Agro-Food and Fisheries Sector Observatory

All the latest news from the Basque Agrifood and Fishing Sector.

Logo ONekin!

KEEP ME UPDATED

Select the topic of interest
This field is for validation purposes and should be left unchanged.