ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA AZAROAREN 27AN AMAITUKO DA
Ekintzaileei zuzendutako egonaldi praktikoak sustatzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako elikagaien enpresentzako laguntza-programa ireki da. Helburua da balio-katearen eta horrek ekintzailetzarako eskaintzen dituen aukeren berri izatea eta nekazaritza sektorera eta enpresetara hurbiltzea.
Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 27an amaituko da, egun hori barne, eta enpresa eskatzaile bakoitzeko gehieneko zuzkidura 7.000 eurokoa izango da.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.