Euskal nekazaritza-sektorearen digitalizazioari laguntzeko zerbitzuak
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Nekazaritza Zuzendaritzak Hazi Fundazioaren bidez “Nekazaritza Digitala” Programa gaitu du.
Programa honen xede nagusia da euskal nekazaritza-sektorean digitalizazioaren alorreko oztopo teknikoak eta ezagutza-arloko oztopoak kentzea edo murriztea eta digitalizazioa eta datuen erabilera sustatzea, garapena sustatu ahal izateko.
Programa horren barruan sartu da Euskal nekazaritza-sektorearen digitalizazioari laguntzeko zerbitzuaeta hiru bide erabili daitezke hor sartzeko:
Harremanetarako telefonoa: 607 095 653
(astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara)
Zerbitzuaren helburua kontsultak erantzutea eta digitalizazio-arloko oinarrizko gorabehera teknikoak ebaztea da; euskal nekazaritza-sektoreari zuzenduta dago.
Zerbitzu honen bidez:
- Babesa emango dizute tramitazio elektronikoan eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren identifikazio elektronikoko bitartekoetan.
- Euskal administrazioek nekazaritzako ustiategietarako gaitutako digitalizaziorako laguntza-lerro nagusiez informatuko zaituzte.
- Euskal nekazaritza-sektorearentzako digitalizazioko trebakuntza-ikastaroez informatuko zaituzte, Eusko Jaurlaritzak eta bere eremuko erakunde publikoek sustatu badituzte.
- IKT tresnen “oinarrizko” gaietan lagunduko dizute.
- Babes aurreratua jasoko duzu, teknologiari buruzko aholkulari talde baten bidez, behar edo aukera bakoitzerako teknologia egokiak hautatu ditzazun edo egokitu ditzazun.
Informazio gehiagorako
