Proiektuak modu integral eta pertsonalizatuan abian jartzen laguntzea.
Lurraldean inbertsio teknologikoak eta/edo potentzial handikoak sustatzea.
Gaitasunen lorpena eta etengabeko eguneratzea bultzatzea.
Lankidetzako enpresa-berrikuntzako proiektuak bultzatzea helburu duten espazioak eta dinamikak.
Baso-bioekonomia sustatzea katearen maila guztietan.
Atal honetan beharrezko guztia aurkituko duzu ekiteko edo zure enpresa finkatzeko elikaduraren eta egurraren munduan. Halaber, erabilgarria egingo zaizu Euskadiko landa- edo itsasertz-eremuan ezarriko diren beste jarduera batzuk garatzeko.
Jarraian, zure esku jartzen ditugu zure proiektua babesteko hainbat tresna. Hainbat kategoria eta ekintza-arlotan banatu dira, errazagoa izan dadin sartzea eta horiek erabiltzea.
Jarraian erakunde ziurtagiri-emaile bakoitzak emandako informaziorako estekak jasotzen dira, jakiteko nola eta non lortu ziurtagiri horiek.
Izenpe
Camerfirma
Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala
NAN elektronikoa
Egiaztapena
Gure ziurtagiria erabiliko dugu egoitza elektronikoan identifikatzeko.
Bitartekoa
Egoitza eta prozedura bakoitzean dagokion izapidetze-operatiboa jarraituko dugu.
Dokumentuen sinadura elektronikoa, sinadura elektroniko sinplea
Dokumentu bat elektronikoki sinatzeko, eman pausu hauek:
Sinatu Gipuzkoan
Sinatu Eusko Jaurlaritzan
LANDAEKINGUNESAREA Euskadiko landa-ingurunean jarduera ekonomikoa har dezaketen jabetza publikoko espazioei buruzko informazioa biltzen duen datu-basea da.
Datu base honen barruan sartzen dira: coworking espazioak, lokalak, bulegoak, pabiloiak, ostalaritzako lokalak etab. Denak toki erakunde publikoen jabetzakoak izanik, hala nola udalenak, administrazio batzarrenak edo mankomunitateenak.
Araban dauden higiezin industrialen bilaketa errazteko, enpresa-jarduera ezartzeko eskuragai dauden partzela zein nabe industrialak eta bulegoak bilatzailea.
Honako hauek garatu dute: Eusko Jaurlaritzako lurzoru industriala kudeatzeko sozietateek (SPRILUR), Vitoria-Gasteizko Udalak (GASTEIZKO INDUSTRIA LURRA – GILSA), Arabako Foru Aldundiak (ARABA GARAPEN AGENTZIA – AGA) eta Arabako Parke Teknologikoak (ARABAKO PARKE TEKNOLOGIKOA – PTA).
- GIS bidezko hedapen estatistikoa. Euskal Autonomia Erkidegoa.
Eustatek eskaintzen duen zerbitzua da, eta haren bitartez biztanleriari, etxebizitzei eta jarduera ekonomikoaren establezimenduei buruzko informazio estatistikoa lortu daiteke, lurralde-xehetasun handiekin. Gainera, erabiltzaileak erabakitzen du zein eremu geografiko ezagutu nahi duen.
Sakondu negozio-ideian Canvas txantiloiaren laguntzarekin. Hausnarketa-prozesu oso baten bidez txantiloia osatuz gero, ezarri nahi duzun negozio-ereduaren ikusizko irudikapena edo zirriborroa lortuko duzu. Hori gomendatzen da bai negozio berri baten kontzeptu nagusiak finkatzeko eta bai hausnartu eta ideiak berritu nahi dituzten enpresa finkatuentzat.
Proposatutako enpresa-planaren egitura osatuta, negozio-aukera eta haren bideragarritasun teknikoa, juridikoa eta ekonomiko-finantzarioa aztertu ahalko dituzu. Erabilgarria da proiektu eta negozio berriak diseinatzeko, baita egungoak berriro planteatzeko ere; izan ere, aukera ematen du ulertzeko norantz enfokatu nahi den negozio-ereduaren eraldaketa.
Bezeroak zeintzuk diren eta zer nahi duten jakitea ezinbestekoa da edozein enpresetan. Enpatia – maparen bidez zure produktua/zerbitzua erabili eta/edo ordaindu nahi duten pertsonak zehatz-mehatz ezagutu ahal izango dituzu.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) ezarri lehiakortasuna hobetzeko.
Ezagutu zure enpresak GJHetan zer ekarpen egiten duen, Euskadiko elikagaien balio-kateko enpresek elkarrekin diseinatutako eta frogatutako tresna honen bidez.
Prezioen estrategia garrantzitsua finkatzea lan konplexua da, baina funtsezkoa ere bada, produktuaren arrakastan eta enpresaren onuran duen eragin handiaren ondorioz.
Banaketa handiarekin lan egiteak onura handiak ekar ditzake, baina negoziazioko alderdi giltzarriak ezagutu behar dira, eta konpromisoak hartu ere bai.
Elevator Pitch ohiko tresna da interesa duten eragileei proiektuk aurkezteko. Jarraitu zure esku jartzen dugun gidako gomendioei, prest egoteko eta zure proiektua jendaurrean aurkezteko modurik onenean.
Taula hau diseinatuta dago jabetza intelektuala eta industriala lehen aldiz landuko dituztenei aurkezteko.
Arau-esparru zehatz bat ezartzea du helburu, izaera berritzailea duten enpresa berrien sorrera eta hazkundea sustatzeko.
Atal honetan informazio estatistikoa dago eta nekazaritza- eta basogintzasektoreetako egiturazko datuak eta datu ekonomikoak daude. Beste aldagai batzuen artean makromagnitudeen eboluzioa dago; nekazariek jasotako prezioen eboluzioa; egurraren erauzketa, basoberritzeak; nekazaritzako azalerak, ekoizpenak eta etekinak; abeltzaintzako ustiategi-kopurua eta ekoizpenak, etab.
Elikagaien Segurtasunaren arloko legeriaren helburu orokorrak hurregngoak dira: pertsonen bizitzaren babesari eta haien osasunari dagokienez maila altuak lortzea, kontsumitzaileen interesak babestea eta bidezko jardunbideak txertatzea elikagaien salerosketan. Horiek guztiak lortzeko, aintzat hartu behar dira animalien osasuna eta ongizatea, alderdi fitosanitarioak eta ingurumena.
Erregistro hau nekazaritza- eta elikagai-industrientzat da, Euskal Autonomia Erkidegoan establezimenduren bat izan eta nekazaritzako eta elikagaigintzako industrien erantzukizunpeko adierazpenen erregimena arautzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Industrien Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko urriaren 7ko 422/2013 Dekretuko I. eranskinean jasotako jardueraren bat egiten badute. Industria horien produktuak ez dira saldu behar azken kontsumitzaileari edo haiek dauden udalerriko merkatuetara soilik.
Nekazaritza- eta elikagai-industriek jarduera hasi ahal izango dute, indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak betetzen dituztela dioen erantzukizunpeko adierazpena aurkezten dutenean. Era berean, nekazaritza- eta elikagai-industriek Erregistroan dauden datuak aldatu ahal izango dituzte, indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak betetzen dituztela dioen erantzukizunpeko adierazpena aurkezten dutenean.
Nekazaritzako elikagaien industriaren direktorioa urtero lortzen da Jarduera ekonomikoen gidazerrenda eragiketa estatistikoan.
Nekazaritzako elikagaien industrian sartzen dira JESN-2009ko maila hauetakoren bateko (10, Elikagaien industria; 11, Edarien fabrikazioa eta 12, Tabakoaren industria) motaren batean dauden establezimendu guztiak.
Atal honetan nekazaritzako elikagaien azpisektore hauen arabera banakatuta daude emaitzak: okela-industriak, arrain-kontserbak, esne-industriak, ogia eta errotaritza, bestelako elikagai-industriak eta edariak.
Atal honetan informazio estatistikoa dago eta elikagai-industriako aldagai ekonomikoei buruzkoa da. Informazio hau urtekoa izaten da eta sektorearen errentagarritasuna eta eboluzioa analizatzeko balio du. EAEko nekazaritzako elikagaien sektoreko makromagnitudeak eta koefiziente analitikoak aurkezten dira, baita galeren eta irabazien kontua ere.
Atal honetan informazio estatistikoa dago eta arrantza-sektoreko egiturazko datuak eta datu ekonomikoak daude. Flotaren adierazleak eta egiturazko ratioak daude, besteak beste, lonjetan enkantean jartzen diren espezie nagusien eboluzioa (kopurua eta balioa) eta arrantzako flotaren hainbat emaitza ekonomiko.
Nekazaritzako elikagaien industriaren direktorioa urtero lortzen da Jarduera ekonomikoen gidazerrenda eragiketa estatistikoan. Direktorio horretan Egurraren Eraldaketa Sektorea dago.
Atal honetan informazio estatistikoa dago eta egurraren eraldaketa-sektoreko aldagai ekonomikoak daude. Informazio hau urtekoa izaten da eta sektorearen errentagarritasuna eta eboluzioa analizatzeko balio du. EAEko egurraren eraldaketa-sektoreko makromagnitudeak eta koefiziente analitikoak aurkezten dira, baita galeren eta irabazien kontua ere.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.
ONekin! programak zure beharren arabera laguntzen eta orientatzen zaitu.
Hasiko al gara? Eman izena ONekin! programan formulario hau betez eta zurekin harremanetan jarriko gara.
ZURE DATU PERTSONALEN TRATAMENDUARI BURUZKO INFORMAZIOA
Erantzulea: HAZI FUNDAZIOAK Eusko Jaurlaritzaren enkarguz tratatzen ditu datu pertsonalak.. Helburua: ONEKIN programatik eratorritako jardueren kudeaketa.. Eskubideak eta informazio gehigarria: datuen tratamenduari buruzko eskubideak gauzatu daitezke eta tratamendu horri buruzko informazio gehigarria lor daiteke gure webguneko pribatutasun-politikan .
Other uncategorized cookies are those that are being analyzed and have not been classified into a category as yet.
Functional cookies help to perform certain functionalities like sharing the content of the website on social media platforms, collect feedbacks, and other third-party features.
Performance cookies are used to understand and analyze the key performance indexes of the website which helps in delivering a better user experience for the visitors.
Analytical cookies are used to understand how visitors interact with the website. These cookies help provide information on metrics the number of visitors, bounce rate, traffic source, etc.