ONekin! Saiatu

days
4
5
hours
0
3
minutes
0
9
seconds
1
4

Pribatutasun politika



DATU PERTSONALEN ARLOKO INFORMAZIO-POLITIKA: ONekin!

ARDURADUNA – Nor da zure datuen tratamenduaren erantzulea?

Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza, Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Saila

Donostia 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Araba

Telefonoa: 945018000 

Webgunea: http://euskadi.eus

Fundación HAZI Fundazioak kudeatzen du ONekin! programa, tratamenduaren arduradun gisa. 

Granja Modelo, z/g, 01192 Arkauti, Araba

Telefonoa: 945 00 32 40

Eskubideak erabiltzeko helbide elektronikoa: lopd@hazi.eus

HELBURUA – Zertarako erabiltzen ditugu zure datuak?

Nekazaritzako elikagaien eta zuraren mikropyme eta pymeei zuzendutako laguntza-programa kudeatzeko, bai eta horiei atxikitako zerbitzuak ere, ekintzailetza-maila, digitalizazioa eta berrikuntza hobetzeko.

  • ONekin! programari buruzko informazio orokorreko eskaerak kudeatzea. 
  • Aholkularitza espezializatuko eskaerak kudeatzea 
  • Zabalkunderako komunikazioak bidaltzea newsletterraren bidez, ONekin! programari buruzko harpidedunentzat interesgarriak diren edukiekin. 
  • Web orrian zabaltzeko eta argitaratzeko interesa duten proiektuetatik eratorritako ikus-entzunezko materiala jaso eta zabaltzea. 

LEGITIMAZIOA – Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa? 

Datuen Babeserako Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluaren arabera, interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoen izenean egindako misio bat betetzeko beharrezko tratamendua. 

  • 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzkoa (aurrerantzean DLO), eta 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, DLOren Erregelamendua onartzen duena (aurrerantzean, DLOO), Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorrean  jasotako kudeaketa-printzipioei eta 20. Artikuluan aipatzen diren informazio-printzipioei dagokienez, hori guztia lege horren 3.2. artikuluaren bigarren paragrafoari jarraikiz, aipatutako aplikazioa zehazten baitu. 
  • 651/2014 (EB) Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko ekainaren 17koa, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzen dituena, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz. 
  • 1407/2013 (EB) Erregelamendua, Batzordearena, 2013ko abenduaren 18koa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa (EBAO, L 352, 2013/12/24koa).

Ikus-entzunezko materiala bildu eta zabaltzeko baimena, Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikuluaren arabera. 

HARTZAILEAK – Zein kasutan komunikatzen ditugu zure datuak? 

Proiektuak zabaltzeko prestatutako ikus-entzunezko materialari buruzko datu pertsonalak web-orriaren eta, hala badagokio, beste komunikabide batzuen bidez jakinaraziko dira. 

Horrez gain, datu pertsonalak ere laga ahal izango dira, arau bat betetzeak hala eskatzen duenean.

NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIAK – Zein kasutan egiten dira?

Datuen kudeaketak ez dakar datu horien nazioarteko transferentziak egiterik.

KONTSERBAZIOA – Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datuak? 

15 urte

ESKUBIDEAK – Zein dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean? 

Interesdunek eskubidea dute Fundación HAZI Fundazioa berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari den baieztatzeko. Zehazki, eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko, bai eta datu okerrak zuzentzea eskatzeko ere, edo, hala badagokio, ezabatzea eskatzeko, baldin eta, besteak beste, datuak jada ez badira beharrezkoak bildu ziren helburuetarako. Tratamendua oinarritzen bada pertsonaren adostasuna lortzean, pertsona horrek baimena baliogabetzeko eskatu ahal izango du, baina horrek ez du eraginik izango adierazpenaren aurretik egindako tratamenduan. 

Egoera jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango dute; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

Interesdunak bere eskubideak balia ditzake, eskaera Granja Modelo, z/g, 01192 Arkauti, Araba posta-helbidera edo lopd@hazi.eus posta elektronikora bidalita. Erreklamazio bat aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, bereziki zure eskubideak baliatzean gogobetetzerik lortu ez baduzu, zure webgunean adierazitako posta-helbidean edota posta eletronikoan. 

SEGURTASUNA

Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. Eranskinean (Segurtasun neurriak) aurreikusitakoekin (3/2010 Errege Dekretua, urtarrilaren 8koa, Administrazio Eletronikoaren eremuan Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duena).