Babes aurreratua

Ekipamendu informatikoak konfiguratzeko laguntza behar baduzu, IKT tresnen "oinarrizko" kontuetan babesa behar baduzu edo zure arazo edo premiara ondoen egokitutako teknologiak aukeratu edo egokitzeko aholkularitza-teknologikoaren premia baduzu, hona jo dezakezu:

Harremanetarako telefonoa: 607 095 653
(astelehenetik ostiralera 10:00-14:00 eta 16:00-20:00)

Helbide elektronikoa: nekazaritzadigitala@hazi.eus

Besteak beste, honako laguntza-zerbitzu hauek ematen dira:

  • Funtsezko hardware-akatsak ebazteko gidaritza eta kaltetutako piezak ordezkatzea.
  • Windows sistema eragilearen funtzionamendutik eratorritako arazoetan laguntzea.
  • Posta elektronikoko kontuen oinarrizko ezarpenak.
  • Web-nabigatzaileak erabiltzearen ondoriozko akatsak.
  • Periferikoak ezartzeko eta horiek erabiltzearen ondoriozko oinarrizko arazoak konpontzeko laguntza (inprimagailuak, txartel-irakurgailuak, eskanerrak...).
  • Oinarrizko bulegotika-paketeak ezartzeko laguntza.
  • Ziurtagiri digitalak erabiltzeko hardware- eta software-osagaiak ezartzeko aholkularitza.
  • Taldearen sareko ingurunearen oinarrizko kudeaketa, Interneten nabigatzeko funtsean.

Lege-oharra. Emandako laguntza-zerbitzuetatik kanpo daude edozein software edo programa informatiko instalatzearekin (GNU GPL edo komertziala lizentziapean) zein haren erabilera espezifikoarekin lotutako akatsen, zalantzen edo funtzionamendu okerren ondoriozko kontsultak.