Digitalización

Digitalizazioa

Covid 19ak eragindako krisiaren albo ondorio bat izan da etorkizunari aurrea hartu diogula: gizarte digitaleranzko trantsizioa azkartu egin da.

Elikaduraren eta egurraren balio katea ere aldaketa dinamiko bat izaten ari da bere merkatu egituretan. Digitalizazioak, ikuspegi holistiko batetik hartuta, aukera ematen du eraldaketa hori menperatzeko eta balio kate osoaren maila guztiak modu trazagarrian elkarrekin konektatzeko (kalitateari, segurtasunari eta osotasunari dagokienez), kontsumitzailearen konfiantza handituz eta, aldi berean, etorkizuneko erronketarako irtenbideak garatuz.

Beraz, beharrezkoa da enpresek beste pauso bat ematea lantzen ari diren automatizazio prozesu horretan, eta eraldaketa digital edo 4.0 bidearen alde egitea.

Animatu… egin 4.0 eraldaketaren alde… lagunduko dizugu…

Nekazaritza Digitala

Neurri eta laguntzak: Digitalizazioa

Ezagutza digitala nekazaritzako elikagaien sektorera transferitzea ahalbidetuko duten ekintzak sustatzea eta berrikuntza teknologikoaren estrategien definizioa babestea.

Nekazaritzako eta elikadurako produktuak eta arrantzatik nahiz akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak.

Mahastizaintza-sektoreko enpresen etekin orokorrak hobetzea, merkatuaren eskakizunetara egokitzea eta, halaber, beren lehiakortasuna areagotzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko elikakatearen eta zuraren katearen industrian digitalizazioa txertatzeko eta sustatzeko laguntzen deialdia egitea, lehiakortasuna hobetze aldera.

Laguntza behar duzu?

Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.

This field is for validation purposes and should be left unchanged.

ONekin! programatik, zure negozioa sortzeko eta finkatzeko prozesuan laguntzen zaitugu.

Ezagutu gure ONekin! programa

ESPARRU ESTRATEGIKO

  • PCTI
  • PEGA
  • Marco estratégico Digitalización Inteligente

> Ikusi programak eta planak