Euskal elikadura-katean talentuaren garapena bultzatzen jarraitzeko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzak eta HAZI Fundazioak, BASQUE FOOD CLUSTERekin lankidetzan, Nekazaritzako Elikagaien Enpresen Zuzendaritza Programa Aurreratuaren bigarren edizioa jarri dute abian: PADEA. Lehen edizioak jasotako balorazio handiaren ondoren (ikus bideoa: https://youtu.be/AAPf-9R40GA?si=9xJnbklMojCKJkzl ), eta ESIC Business & Marketing School negozio-eskola ospetsuarekin lankidetzan, enpresa-kudeaketako tresna aurreratuenak erabiltzen ikasteko eta sektoreko erreferentziazko enpresen kasu praktikoak zuzenean ezagutzeko programa bat diseinatu da. 64 orduko ikastaro hau hilean ostiral batean emango da martxoaren 22tik azaroaren 22ra, 09:00etatik 18:00etara. LEKUA Saioak presentzialak izango dira eta BASQUE FOOD CLUSTERek Zamudion (Bizkaia) dituen instalazioetan emango dira. EMAILEAK Zuzendaritzako prestakuntza-programa bat da, elikaduraren sektorerako bereziki diseinatua, eta kudeaketako funtsezko arloetan ezagutza aurreratuenak emango dizkizu, bi ikuspegitatik: – Akademikoagoa eta zientifikoagoa, ESICeko irakasleen lankidetzari esker. Izan ere, ESIC Estatuko eskola liderra da goi mailako zuzendarien prestakuntzan. – Beste % 100 praktikoa, Estatuan erreferentzia diren enpresen kasu errealekin, zuzendari protagonistek azalduta. Ikus erantsitako programa-dokumentua irakasleekin PROGRAMA Ikastaroaren programa gure web ELIKAGAIEN ENPRESETAN ZUZENDARITZA PROGRAMA AURRERATUA | Hazi lanerako prestakuntza ikus daiteke. IZEN EMATEAK: Ikastaroaren matrikula 1.400 €-koa da, eta zure enpresaren Fundae Funtsen bidez zati bateko hobaria eman daiteke. Horretarako, atxikipen dokumentua bete eta fpegestion4 @hazi.eus helbidera bidali. Inskripzioa etaInformazio gehiago lotuta honetan :ELIKAGAIEN ENPRESETAN ZUZENDARITZA PROGRAMA AURRERATUA | Hazi lanerako prestakuntza |
Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.