Nekazaritza-ustiategien egitura modernizatzeko eta produkzio-prozesuetan teknologia berriak sartzeko laguntzak, lehiakortasuna hobetzen, nekazaritza-ekoizpenen osasuna eta kalitatea bermatzen eta ekoizpen-sektorea gaztetzen laguntzeko, belaunaldien arteko erreleboa bultzatuz.
Dirulaguntza hauek jaso ahal izango dituzte nekazaritza ustiategietako
titular diren pertsona fisiko eta juridikoek, baldin
eta betetzen badituzte, batetik, 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako dirulagun tzei buruzkoak, 12. artikuluan jasotako onuradunen izaera lortzeko baldintzak eta, bestetik, oinarri honetan jasotako
bal din tza bereziak.
ETEa izan beharko dute (mikroenpresak, enpresa txikiak eta
ertainak), Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren definizioaren arabera (I. eranskinaren 1. eta 2.1 artikuluak): «Enpresatzat joko da jarduera ekonomiko bat egiten duen erakunde oro, edozein dela ere haren forma juridikoa.
Bereziki, enpresatzat hartuko dira artisau jarduera bat edo beste jarduera batzuk banaka zein familian egiten dituzten entitateak, baita jarduera ekonomiko erregularra daukaten sozietate eta elkarteak ere.»; «Enpresa hauek osatzen dute mikroenpresen,
enpresa txiki eta ertainen kategoria (ETE): 250 pertsona baino gutxiago enplegatu, eta urteko negozio-bolumena 50 milioi eurotik gorakoa ez dutenak edo urteko balantze orokorra
43 milioi eurotik gorakoa ez dutenak.»
Kasu guztietan, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetze dagokionez, onuradunak egunean egon beharko du.
Inbertsioak helburu hauetako bat izango du gutxienez:
Lehiaketa bidezkoa
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.