Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur argitaratu ditu Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko eta nekazari gazteak ezartzeko dirulaguntzen deialdiak.
Nekazari gazteak ezartzeko laguntzen helburua da 41 urtetik beherako nekazari gazteak nekazaritza jardueran has daitezen sustatzea, gazteek nekazaritza ustiategien titulartasuna eskura dezaten.
Nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzek helburu hauetako bat gutxienez duten inbertsioak diruz laguntzen dituzte:
Eskaerak aurkezteko epea gaur hasiko da eta 2025eko urtarrilaren 22ra arte luzatuko da. Eskabideak ustiategiaren kokalekuari dagokion Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan aurkeztu beharko dira.
Informazio gehiago:
Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza-ustiategietan nekazari gazteak ezartzeko laguntzak.
Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza-ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.