Esperientziak: Niak

Niak

Apirila, 2025

Niak

Hegazti-industriarako eta, oro har, nekazaritzako industriarako soluzio aurreratuetan espezializatutako startup teknologikoa da Niak.

Kontaiguzu zer eskaintzen duen zuen negozioak. 

Hegazti-industriarako eta, oro har, nekazaritzako industriarako soluzio aurreratuetan espezializatutako startup teknologikoa da Niak. Sentsorika aurreratua eta adimen artifizial sortzailea bateratzen ditugu Aura®-ren (gure AA sistema) bidez, ekoizpenaren kudeaketa eta ingurumenaren monitorizazioa optimizatzeko. 

Gure AGO® mikroestazioek faktore kritikoen gaineko denbora errealeko datuak biltzen dituzte: airearen kalitatea, tenperatura, hezetasuna eta gasak (CO, CO2, NH3…). Gainera, animalien ongizatea eta elikadura monitorizatzen dituzte. Aura®-k datu horiek prozesatzen ditu, eta analisi prediktiboak eta gomendio pertsonalizatuak sortzen ditu ekoizpenaren eraginkortasuna maximizatzeko, animalien ongizatea hobetzeko eta ingurumenaren eta giza osasunaren gaineko inpaktua murrizteko.  

Niak ekosistemak soluzio integralak eskaintzen ditu, hala nola datuak denbora errealean biltzea, monitorizazio autonomoa, urruneko sarbidea eta modelatze prediktibo aurreratua. Gure AGO® mikroestazioak eta Aura® sistema konbinatuta, jasangarritasuna eta produktibitatea indartzen dituen soluzio paregabea bermatzen dugu. Hala, nekazaritzako industria eraldatzeko aliatu estrategikoa da Niak. 

Zein da zuen balio erantsia? 

Niak Labsen iAgro proiektuak ikuspegi integrala du agroteknologia-sektoreko ekoizpenaren optimizazioari dagokionez; zehazki, hegazti-industrian, Gauzen Internet (IoT), Adimen Artifiziala (AA) eta automatizazio aurreratua bateratzearen bidez. Teknologia horiek konbinatuta, soluzio disruptiboak sor daitezke. Soluzio horiek, ekoizpen-inguruneak denbora errealean monitorizatzeaz gain, erabakiak modu prediktiboan eta automatizatuan hartzeko aukera ematen dute; horrek eraldatu egiten du ekoizpen-eragiketak kudeatzeko modua.  

Gure proposamen teknologikoak, AGO® mikroestazioenak, faktore kritikoen denbora errealeko datuak biltzeko gaitasuna du: tenperatura, hezetasuna, airearen kalitatea eta gasak (CO, CO2, NH3), beste batzuen artean. Gadget bakar bat da, eta, duen izaera integrala dela eta, Smart Hybrid Infrastructure izena jarri diogu. Konpaktuak eta sendoak izateaz gain, datu horiek adimen artifizial sortzailearen bidez prozesatzeko gaitasunak bihurtzen ditu benetan berritzaile. Horrek aukera ematen du iragarpen zehatzak egiteko eta animalien ongizatea hobetzen duten, ekoizpena optimizatzen duten eta ingurumeneko inpaktua murrizten duten erabakiak automatizatzeko. 

Ikuspegi dinamiko, prediktibo eta proaktibo horrek gainditu egiten ditu monitorizazio-sistema tradizionalen gaitasunak; izan ere, horiek datuak bildu baino ez dute egiten, eta ez dute analisirik edo gomendiorik eskaintzen. Prozesuan AA txertatuta, AGO® mikroestazioek eraginkortasun operatiboa hobetzen dute, eta, gainera, gomendio pertsonalizatuak ematen dituzte animalien ongizatearen kudeaketa optimizatzeko. Hori balio bereizgarria da industrian. Jauzi kualitatibo hori dela eta, sektore agroteknologikoaren barruan liderra da Niak Labs. Izan ere, eskaintzen duen soluzioa askoz ere eraginkorragoa eta zehatzagoa da, eta, gainera, irisgarria da, konpaktua da eta integratu egiten da.  

Zer pertsonak osatzen dute “NIAK”? 

Berrikuntza teknologikoa eta jasangarritasuna bultzatzeko giltzarriak diren arloetan prestakuntza handia duten adituen diziplina ugariko lantalde batek osatzen du Niak. Honakoak ditugu: merkatuaren analisian eta finantza-estrategian espezializatutako ekonomialariak; robotika, automatizazio eta adimen artifizialaren arloko ingeniariak, industriarako soluzio aurreratuak garatzera bideratuak; ikerketa aplikatuak eta prozesuen optimizazioa egiten dituzten biokimikariak; plataforma digital berritzaileak sortzen dituzten software garatzaileak; ingurumen-adituak, gure egitasmoen jasangarritasuna bermatzeko konpromisoa dutenak; integrazio produktiboan adituak, balio-katean teknologiak modu eraginkorrean txertatzea errazten dutenak; eta zibersegurtasuneko profesionalak, gure sistemak babesteaz eta gure erabiltzaileen konfiantza bermatzeaz arduratzen direnak. Talentuen aniztasun horri esker, ikuspegi integral batetik egin diezaiekegu aurre erronkei, eta inpaktu handiko soluzio disruptiboak eskaini ditzakegu. 

Zergatik erabaki zenuten Euskadin instalatzea? Zer nolako babes instituzionala izan duzue?

Euskadiren aldeko apustua egitea erabaki genuen, tradizio industrial sendoa duelako eta, aldi berean, jasangarritasunarekiko eta teknologia aurreratuarekiko ikuspegi berritzailea eta konpromiso argia dituelako. Bertako enpresa-ekosistemak ingurune egokia eskaintzen du proiektu disruptiboak garatzeko; izan ere, kluster espezializatuak eta elkarlan publiko-pribatuko ikuspegia ditu. Gainera, Euskadi leku ezin hobea da mundu mailako inpaktua lortu nahi duten egitasmoak bultzatzeko, bertako giza kapitalaren kalitateagatik, nazioarteko konektibitateagatik eta instituzioek ikerketari eta berrikuntzari ematen dieten laguntzarengatik. Euskadiren alde apustu egitea, era berean, etorkizunerako zutabe gisa bikaintasunaren, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde apustua egitea da. 

Euskadiko zer baliabide gomendatuko zenieke etorkizuneko inbertitzaileei? (Logistika, pertsonen kalifikazioa, I+G sarea, erakundeen laguntza, hornitzaileen sarea, bizi-kalitatea, lurzoruaren ezaugarriak, etab.) 

Euskadiko bi baliabide giltzarri gomendatuko genizkieke etorkizuneko inbertitzaileei. Lehenik eta behin, bertako I+G sarea. Europako aurreratuenetakoa da, eta teknologia- eta ikerketa-zentro espezializatuen babesa du. Horrek erraztu egiten du inpaktu handiko proiektu berritzaile eta teknologikoen garapena. 

Bigarrenik, instituzioen babesa nabarmena da. Programa zehatzak dituzte inbertitzaileak erakartzeko eta horiei laguntzeko. Era berean, eskualdean enpresak finkatzea eta haztea sustatzen duten pizgarriak dituzte. Baliabide horiek direla eta, berrikuntzarako eta enpresen garapenerako ingurune aproposa da Euskadi. 

Nola ikusten duzu enpresa 10 urtean? (Produktu-sorta, merkatuak, enplegatuak, etab.) 

10 urte barru, ekoizpen-sektoreetarako soluzio teknologikoak eskaintzen dituen enpresa erreferente gisa irudikatzen dugu gure enpresa, adimen artifizialean, sentsoreetan eta automatizazioan oinarritutako produktuen sorta handi batekin. Merkatu giltzarrietan presente egotea da gure asmoa, prestakuntza handiko diziplina anitzeko lantalde batekin eta I+G arloko kolaboratzaile estrategikoen sare sendo batekin. Gainera, lehentasuna emango diegu jasangarritasunari eta balio-kateetan inpaktu positiboa izateari. 

Nabarmendu nahi dituzuen sariak eta aintzatespenak 

  • Rising Up in Spain – 2024: Berrikuntza-lehiaketaren irabazleak. AgTech sektoreko gure gaitasun disruptiboa nabarmendu zuten. 
  • NEIKER – 2024: Enpresa berritzailearen ziurtapena, NEIKERekin lankidetzan; eskualdeko zentro teknologiko garrantzitsuenetako bat da. 
  • Amazon Partner – 2024: Amazonen bazkide ofizialaren ziurtapena; horri esker, haien azpiegitura-ahalmena aprobetxa dezakegu gure adimen artifizialeko plataforma garatzeko eta eskalatzeko. 
  • Expo Agritech Málaga 2024 – Expo Agritech de Málagako finalista nabarmenak, AgTech arloko proiekturik berritzaileenetako baten aitorpenarekin; horrek ikusgarritasuna eman digu, baita industriaren barruan giltzarriak diren sareetara sartu ahal izatea ere. 

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.