BIND SMEren 5. ediziorako deialdia zabalik dago startup eta scaleup-entzat!

BIND SME, BIND berrikuntza irekiko plataformaren ekimenak, deialdi berri bat ireki du. Programa honek startup berritzaileak euskal ETEekin lotzen ditu, sektoreko erronken bidez. 

Mundu osoko startup eta scaleupek urriaren 20a baino lehen aurkez ditzakete bere soluzioak 7 erabilera kasuetara eta BIND SME programaran onura anitzak esperimentatu. 

Zer eskaintzen die startupei BIND SMEk?

  • Aurkeztutako erabilera kasuetan ordaindutako proiektuak
  • Zure soluzioa baliozkotzea kasu erreal baten bitartez
  • Posizionamendua eta ikusgarritasuna merkatuan
  • Euskal Industria Ekosistemaren barruko erreferentziazko bezeroak
  • Erreferentziazko azelerazio-programa batean parte hartzea

ETE liderrekin lan egin 

5. edizioan, 20 ETEk 7 erabilera-kasu aurkeztu dituzte sektore hauetan: antolamendu efizientea, negozio eta bezero digitala, industria adimenduna, zibersegurtasuna eta jasangarritasuna eta trantsizio energetikoa.

Erabilera- kasuak:

  • Barne-prozesuen optimizazioa eta digitalizazioa
  • Merkataritza-kudeaketaren digitalizazioa eta optimizazioa
  • Erabiltzaile-esperientzia eta merkatu-azterketa
  • Eragiketaren eta haren logistikaren konektagarritasuna eta azterketa
  • Kalitate-ikuskapena ikuspen artifizialarekin
  • Zibersegurtasuna prozesu eta produktu konektatuetan
  • Ingurumen-inpaktuaren neurketa eta murrizketa

Berrikusi kasu bakoitza eta aurkeztu zure soluzioa BIND SME formularioaren bidez.

Azken eguna: urriak 20

ETE parte-hartzaileak:

Kolaboratzaileak:

Sarean eta komunitatean ekin nahi duzu?

Logo ONekin!

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Icono tecnologia

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.