LURRALDEAK BULTZATZEN DITUZTEN BALIOAK GEMMA FILLOLekin

 Zure balioak aktibatzeko eta tokiko kontsumoa bultzatzeko laborategi kolektiboa Gonbidapena luzatu nahi dizugu oso topaketa berezi batera, 2025eko Ostegun Ekintzaileen zikloari amaiera emango diona.

 Eta hau ez da saio arrunt bat izango: laborategi kolektibo bat izango da, non eskualdeko ekintzaileok elkartuko garen gure marka-balioak aktibatzeko eta benetako eraldaketarako motor bihurtzeko.
Edelman Trust Barometroaren arabera, pertsonek konfiantza handiagoa dute tokiko marketan, enpresa handietan edo erakundeetan baino. Horrek esan nahi du gu geu garela, gertutik, kontsumo-erabaki kontzienteagoak inspiratzeko benetako gaitasuna dugunak.
Gabon hauetan kontsumo kontzientea aktibatzeko eta lurraldeko ekintzailetza indartzeko kanpaina bat elkarrekin sortzera animatzen zara?
Erronka hau Gemma Fillol-ekin biziko dugu; hizlari eta komunikazio estrategiko emozional eta esperientzialaren adituarekin. Ekainaren saioan hasitako lanari jarraipena emango diogu: gure ekintzailetzaren eragin ikusezina aztertzen eta kontsumo kontzienteago baterako gonbidapena nola egin ikasten. 👉 Berreskuratu ekainaren saioa

Jardunaldi honetan honako hauek ikasiko dituzu: ·       

  • Zure marka-balio esentzialak ukigarri bihurtzea, modu koherenteago eta autentikoagoan komunikatzeko, eta lehiakideengandik bereizteko. ·       
  • Kontsumo kontzientea bultzatzeko lehenengo Kabia kanpaina elkarrekin sortzea, sarearen indarrak eta partekatutako balioen koherentziak bultzatuta. ·       
  • Taldearen indarra aktibatzea, elkarrekin lurralde sendoago, iraunkorrago eta aitortuago baterantz pausoa emateko.

    Eta beti bezala, kafea, sormena, giro ona eta konexioak🌸 Kanpaina onenak ez dira bulego batean sortzen, baizik eta egunez egun zuen ideiekin, eskuarekin eta markekin lurraldea eraikitzen duzuenon artean. Zerbait epikoaren parte izan nahi duzu? 
Hurrengo azaroaren 20an (osteguna)
10:00 – 14:00 Gemma Fillolekin
Arkautiko Granja Modeloaren Zalditegietan
 (Araba)
Nola iritsi?

Para más información: 945003240 | emprendimiento1@hazi.eus

Sarean eta komunitatean ekin nahi duzu?

Logo ONekin!

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Icono tecnologia

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.