Data: 2026-02-05
Ordua: 09:30etatik 11:30etara
Modalitatea: Presentziala
Antolatzailea:-
Kokapena: Online
Hizkuntza: ES
Jakin nahi al duzu nola babes dezakezun zure aktibo ukiezinen jabetza intelektuala?Ez dio axola zure enpresak zer neurri duen. Seguru badituzula babestu beharreko aktibo ukiezinak. “Aktibo ukiezinak” kontzeptuaren barruan daude hauek: zure markak, domeinuaren izenak, patenteak, egile-eskubideak, sorkuntza-lanak, softwarea eta teknologia, enpresaren ezagutza…Ikastaroaren helburua da enpresako aktibo ukiezinen mundura gerturatzea, sorkuntza-lanen gaineko jabetza intelektualeko eskubideak eta marken, diseinu industrialen edo asmakuntzen gaineko jabetza industrialeko eskubideak jorratuz. Horrez gain, beste helburuetako bat horien balioaren, babesteko moduen eta horiek ustiatzeko moduen inguruko kontzientzia sortzea da.Ezagutu zure jabetza intelektualaren babesak eskaintzen dizun lehiarako abantaila: indartu zure ospea eta sustatu zure enpresaren berrikuntza.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.