Data: 2026-01-19
Ordua: 12:00etatik 14:00etara
Modalitatea: Presentziala
Antolatzailea:-
Kokapena: Online
Hizkuntza: ES
Gaur egun, negozio guztiek sortzen dituzte edukiak sare sozialetan edo blog korporatiboan. Baina enpresa txikientzat erronka bihurtzen da edukia etengabe partekatzea eta baliabideak hainbat formatutan sortzea.Denbora eta inspirazioa falta izatearen ondorioz (zer argitaratuko dut gaur?) sare sozialak eguneratuta izatea lan neketsua izaten da.Hartzaile dugun publikoa eta interesatzen zaizkigun gaiak argi eta garbi zehaztuko dituen edukien plana da horretarako konponbidea. Horiek guztiek beti egon behar dute eskaintzen duzun zerbitzu edo produktuarekin lerrokatuta eta eduki hori garrantzitsua izango dela eta zure markarekiko “engagement”a edo lotura lortuko dituela zaindu behar da.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.