Data: 2026-01-27
Ordua: 12:00etatik 14:00etara
Modalitatea: Presentziala
Antolatzailea:-
Kokapena: Online
Hizkuntza: ES
Zure sare sozialetako bideoek ez dute espero zenuen ikusgarritasunik lortzen? CapCuten ikastaro aurreratu honekin TikTokeko, Instagrameko eta Youtubeko eduki-sortzailerik arrakastatsuenek erabiltzen dituzten editatzeko eta efektuak jartzeko teknikak ikasiko dituzu.Lehenengo 3 segundotan arreta erakartzen, trantsiziorik eraginkorrenak aplikatzen, CapCuten efekturik ezagunenak erabiltzen eta zure edizioa musikarekin sinkronizatzen ikasiko duzu, profesionalak diruditen bideoak sortzeko eta ikustaldi, iruzkin eta eduki partekatu gehiago lortzeko.Ikastaro hau CapCuten (edo bideo-edizioaren) oinarria baduten eta sare sozialetako emaitzak hobetu nahi dituzten autonomoentzat eta mikroenpresentzat da. Urratsez urrats erakutsiko dizugu teknika bakoitza, zure bideoetan aplika ditzakezun zuzeneko adibideekin.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.