Data: 2026-01-30
Ordua: 09:30etatik 11:30etara
Modalitatea: Presentziala
Antolatzailea:-
Kokapena: Online
Hizkuntza: ES
Mikroenpresa Digitaletik zibersegurtasunari eskainitako prestakuntza osatuko du ikastaro honek, ikuspegi teknikoagotik, segurtasun-neurri eta neurri praktikoak azalduz, zure negozioan ezar ditzazun. Zibersegurtasuna II ikastaro berri honetan, ikuspegi praktikoa eskaini nahi dugu, informazioa babestean zer alderdi izan behar ditugun kontuan eta zer tresna ditugun eskura hura babesteko. Ez da ezagutza tekniko zehatzik behar, erabiltzaile-mailako informatikako ezagutzak soilik. Gomendagarria da aurretik Zibersegurtasuna I ikastaroan izena ematea, bertan, zibersegurtasunaren alderdi ez hain tekniko baina aldi berean garrantzitsuak diren gaiak lantzen baitira, baita lege arloa edo ingeniaritza soziala ere. Bi ikastaro horiekin, ikuspegi osoa izan dezakezu kezkagarria zer eta zergatik den eta, hala, segurtasunaren kudeaketarako ikuspegi proaktiboagoa izango duzu.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.