Data: 2026-01-27
Ordua: 09:30etatik 11:30etara
Modalitatea: Presentziala
Antolatzailea:-
Kokapena: Online
Hizkuntza: ES
AAk denean eragin du iraultza. Zeharkako teknologia da, gure lan egiteko modua eta prozesuak erabat aldaraziko dituena. ChatGPT da iraultza horren adierazle nagusia. Izan ere, gure eskuetara iritsi zen elkarrizketarako txateko lehen tresna izan zen.GPT lengoaia-ereduan oinarritutako elkarrizketarako txat honi esker, denbora aurreztu, ideiak lortu eta hainbat zereginetan produktiboagoak izan gaitezke. Baina baditu berezitasun eta arrisku batzuk ere, eta baita ezagutu beharreko hainbat erronka ere.Ikastaro honetan ChatGPT ezagutuko duzu, zer den eta zertarako balio duen, oso oinarrizko mailan. Tresnak eguneraketa asko izan ditu 2022ko azaroan sortu zenetik, eta AA ereduen teknologiak bilakaera izan du tarte horretan. Ondorioz, honako hau hastapenetako ikastaroa da, ChatGPTren oinarri-oinarrizko funtzionalitateak erabiltzen ikasteko. Erabilera eta funtzionalitate aurreratuagoetan sakondu nahi izanez gero, ChatGPT II ikastaroa egin daiteke.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.