Comienzo Máster en Innovación y Gestión de Restaurantes

2026-10-13
Eremua: Trebakuntza |
Kategoria: Gastronomia |
Mota: Formakuntza

Data: 2026-10-13

Ordua: 2026ko urriatik - 2027ko maiatzaraastelehenetan 9:00etatik 18:30etara eta astearteetan 9:00etatik 17:30etara

Modalitatea: Presentziala

Antolatzailea: Basque Culinary Center

Kokapena: Basque Culinary Center

Hizkuntza: EU

HURRENGO EDIZIOA 2026KO URRIAN HASIKO DA

Jatetxe baten arrakasta eta iraunkortasuna, hein handi batean, proiektuaren diseinu zorrotzean eta berori zuzentzeko behar diren konpetentzietan oinarritzen da.

Urtebetez, zeure lanarekin edo beste ikastaro batekin bateragarria den formatuan, jatetxe bateko sailak (sukaldaritza, zerbitzua eta enpresa-kudeaketa) zuzentzeko konpetentziak eskuratuko dituzu, eta jatetxearen kontzeptuaren eta kudeaketaren ikuspegi global eta berritzailea garatuko duzu.

Negozio-ereduen joera berriak deskubritu eta formatu errentagarri eta iraunkorrak sortzeko gakoak emango dizkizugu.

60 kreditu, horren baitan sartuta Master Bukaerako Proiektua. Hain zuzen ere, lan hori egiteko, programan jasotako areetan espezializatuta dauden tutoreen laguntza izango duzu.

Master class-ak eta nazioko eta nazioarteko erreferentziako gonbidatuak: euren esperientziaren berri eman eta gaur egungo negozio-eredurik onenak aurrez aurre ezagutzen lagunduko dizute.

HONA HEMEN ZEUK MASTER HAU EGITEKO ARRAZOIAK

Negozioaren kudeaketa profesionalizatzeko behar den prestakuntza eskuratuko duzu.

Zure negozioa oraindik proiektua bada, prestakuntza-prozesu horretan ideia landu eta hobetzeko aukera izango duzu.

Enpresaren funtzionamendua eta errentagarritasuna optimizatzeko gakoak deskubrituko dituzu.

Zure proiektua bideratzen lagunduko dizuten tutore adituen laguntza jaso eta haren bideragarritasuna ziurtatuko duzu.

Ostalaritzan, jatetxeetan eta catering-ean espezializatutako irakasle handiengandik ikasi eta tutoretza pertsonalizatuak jasoko dituzu

Jardunean ari diren erreferentziako profesionalengandik hartutako kasu praktikoak, formatu ireki, dinamiko eta hurbilean esperientziak partekatzeko.

Negozio-aukerak hobetu, berritu eta sortzeko asmoa duten beste profesional batzuekin harreman iraunkorrak lotuko dituzu

Ikasketak, zure lana eta enpresetan egindako praktikak bateratzeko aukera izango duzu.

Negozio-ereduen joera berriak deskubritu eta formatu errentagarri eta iraunkorrak sortzeko gakoak emango dizkizugu.

Parte-hartze aktiboa izango duzu ekintzailetza-ekimenetan eta negozio berriak sortzeko esperientzietan, hala nola Digeatall, Culinary Action eta CA inkubagailua.

•Ostalaritzako eta jatetxe-alorreko profesionalentzat, ibilbide profesionalean jauzi kualitatiboa egin nahi dutenentzat.

•Aldatu eta eredu berriak ezartzeko interesa duten ostalaritza-negozioetako gerente eta jabeentzat.

•Dagoeneko beste arlo batzuetan prestakuntza izanik, epe ertainean gastronomia-proiekturen bat abian jarri eta jatetxe-kudeaketan espezializatzeko asmoa duten ekintzaileentzat.

Masterreko edukiak honela egituratzen dira:

1. ENPRESA KUDEAKETA

Jatetxe-enpresa baten negozio-eredua zehazteko eta bertako arloak errentagarritasunez planifikatu eta kudeatzeko trebeziak barneratzea da helburua.

2. GASTRONOMIA ESKAINTZA

Gaur egungo gastronomia-joerak ezagutuz, sukaldaritza-kontzeptu propioak garatzea eta gastronomia-eskaintza zehaztutako negozio-ereduari lotzen zaion jakiteko irizpideak barneratzea da helburua.

Era berean, sukaldaritza-prozesuaren kudeaketa eraginkorra egiteko behar diren trebeziak barneratuko dira modulu horretan.

3. BERRIKUNTZA

Helburua da, batetik, ideiak sortzera eta jarrera sortzailea sustatzera bideratuta tresnak erabiliz, lana menderatzea; eta, bestetik, produktuan nahiz negozioaren kudeaketan berrikuntza-sistema bat ezartzea.

4. BEZEROAREN ARRETA

Bezeroaren arreta-prozesuak diseinatzeko, jangelako taldea zuzentzeko eta bezeroaren arreta egokia kudeatzeko behar diren ezagutza eta trebeziak barneratzea da helburua.

Era berean, sommelierraren oinarrizko trebeziak ez ezik, jatetxeko ardo eta edarien zerbitzua eraginkortasunez kudeatzeko ezagutzak ere barneratuko dira.

5.TUTORETZAK, IKASKUNTZA ESPERIENTZIAK ETA KASU PRAKTIKOAK

Erreferentziako gonbidatuak, bisitaldi teknikoak, erreferentziako gonbidatuak, esperientzia gastronomikoak, erakustaldiak eta proiektua garatzeko tutorearen jarraipena eta laguntza direla medio, erreferentziako negozio-ereduen arrakastaren gakoak ezagutu eta ulertuko dituzu, gero proiektu koherentea eta berritzailea garatu ahal izateko.

Ikasketa-planari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, deskargatu Masterraren Programa:

IKASTURTEA: 2026ko urritik 2027ko irailera.

PRAKTIKA ALDIA: 2026eko ekainetik irailera.

ORDUTEGIA: astelehena, 9:00etatik 18:30etara eta asteartea 9:00etatik 17:30etara.*

IKASLE KOPURUA: 26

AURREZ AURREKO SAIOAK ASTELEHEN ETA ASTEARTEETAN IZATEN DIRA, HILEAN 3-4 ALDIZ. 25 SAIO TRINKOAK.

Saioetan izango dira proiektuaren tutoretzak nahiz irakasgai osagarriei buruzko mintegiak.

Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuahonako kontzeptu metodologiko hauetan oinarritzen da:

•Ikasturterako aurreikusitako gaien azalpen teorikoa.

•Gai bakoitzari buruzko azterketa eta hausnarketa partekatua egin eta jatetxe baten kudeaketan erabiltzea.

•Benetako esperientzienberri ematea, garatutako kontzeptuen erabilgarritasun praktikoa kontrastatzeko.

•Aurrez aurrekoak ez diren ikasketa-jarduerak eta proiektu-jarduerak batera jartzea.

•Sukaldaritza-erakustaldiak.

Ikaskuntza sendotu egingo da partaideen, profesional adituen eta Basque Culinary Centerreko koordinatzaileen arteko bizikidetzaren bidez.

Aurrez aurrekoa ez den atalean, partaideek aurrez aurreko saioetako ezagutzak aktibatzeko plataforma bat izango dute, irakurketen, ariketen, kasuen eta abarren bidez.

Ikasketa osatzeko, proiektu bat egin beharko da masterrean zehar, dagoeneko abian den jatetxe baten edo jatetxe berri baten bideragarritasun-plana bertan lantzeko. Ikasleak proiektu-tutorearen laguntza izango du prestaketa-lan osoan zehar. Proiektuaren edukiak hainbat fasetan eta emanalditan garatuko dira. Ikasleek bakarka nahiz taldeka egin ahal izango dute proiektua.

Masterrarekin hitzarmena sinatu duten jatetxe-sarean praktikak egin ahal izango dituzte nahi duten ikasleek, dela kudeaketa-alorrean, dela jangelan, dela sukaldean.

Barneratutako ezagutzak egunerokoan eta proiektuan erabiltzeko aukera izango duzu.

Honako hauek dirajatetxe-kudeaketan, komunikazioan eta gastronomia-marketinean espezializatutako irakasle adituetakobatzuk, Masterrean eskolak ematen dituztenak.

Sukaldari arrakastatsuak, gastronomia-enpresa handien jabeak, kontzeptu berritzaileak eta negozio-eredu bereziak garatzen dituzten jarduneko ekintzaileak, etab.

Saio bakoitzean, kasu errealak kontatuko dituzten gonbidatuak eta erreferentziako profesionalak izango ditugu, ikasleei euren esperientziak kontatu eta talde txikietan berarekin elkarrekintzan aritzeko. Honako hauek dira aurreko urteetako gonbidatuetako batzuk: Miramar jatetxeko Paco Perez, Abastos 2.0.ko Iago Pazos, Ricard Camarena jatetxeko Ricard Camarena, Areako Xabier Torrents, Isabel Mestre Catering…

Masterraren edizio honetako kostua12.275€izan da, honela ordainduta:

Fakultateak finantzaketarako hitzarmen bereziak ditu hainbat finantza-erakunderekin (gehienez 6 urtetan finantzatzeko aukera).

(Zati bat edo osorik ordaintzeko) Fundaen bidez:

Ikasleei lanpostua bilatzen laguntze aldera, ikasketek iraun bitartean edo ondoren, fakultatean jasotzen diren lan-eskaintzen berri emango zaie masterreko ikasleei.

Era berean, egonaldian zehar, Fakultateak eskaintzen dituen ikasketa-lan eskaintzetara aurkezteko aukera izango dute, Unibertsitateko sailetan aritzeko: I+G sailean, eragiketen sailean, kafetegian, etab.

Kontsultak eta informazio gehiago:admisones@bculinary.com

Livensa Living San Sebastián Ibaeta auzoan dago, gune lasai batean eta Ondarretako hondartzan itsasoratzen den Tolosa hiribidetik pasabide batera. Xehetasun guztiak zaintzen dituen ostatu bat da, Donostiako egonaldian etxean bezala senti zaitezen pentsatuta dagoena. Erlaxatzeko eta lagunartean denbora partekatzeko espazioak ditu.Nabarmendu beharreko ezaugarriak:Banakako logelak sukalde osoarekin eta komun pribatuarekinIkuztegiaGimnasioaSukalde komunak edo txokoakAisialdirako guneak: egongela, joko-aretoa, zinema-aretoaMusika entseatzeko gelakCoworking guneakAparkaleku pribatuaBaliatu Basque Culinary Centerreko ikasleentzako lehentasunezko tarifak.Ostatuari buruzko informazio gehiagohemen

MUk eskaintzen duen kirol-zerbitzuaren bidez, ikasleek taldeko nahiz banakako kirolaz edota taldekako irteerez goza dezakete (eskiatzeko asteburuak, surf irteerak, etab. ).

Horretaz gain, Donostiak eskaintza zabala du kiroletarako udal instalazioetan. Kirol Txartelari esker hiriko udal instalazio guztiez gozatu ahal izango duzu oso prezio eskuragarrian. Informazio gehiagorako,erabili ondorengo esteka.

Los estudiantes de Basque Culinary center durante el periodo de su formación podrán acceder en exclusiva a la aplicación de móvil APP BCC Student. Mediante esta aplicación el estudiante recibirá notificaciones de becas remuneradas, actividades extra de aprendizaje, eventos en los que puede participar, de invitaciones a máster class exclusivas y tendrá información en exclusiva de la oferta de alojamiento, de los descuentos para los estudiantes, reservas de comidas en cafetería y restaurante, transporte, etc.

#Sukaldea #Ekintzailetza #Garapen ekonomikoa #Talentua #Gazteria

Beste ekitaldiren bat sartzea nahi baduzu, jarri harremanetan onekin@hazi.eus helbidearen bidez.

OHARTARAZPENA

Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.

Ezagutu ONekin! Programa

IKUSI PROGRAMA