Comienzo Master en Food Design: Innovación en Productos, Servicios y Experiencias

2027-01-11
Eremua: Berrikuntza |
Kategoria: Elikagaien industria |
Mota: Formakuntza

Data: 2027-01-11

Ordua: -

Modalitatea: Presentziala

Antolatzailea: Basque Culinary Center

Kokapena: GOe Gastronomy Open Ecosystem

Hizkuntza: EU

LEHENENGO EDIZIOA: 2027eko URTARRILA

Aplikatu diseinu-pentsamoldea proiektu gastronomikoak sortzeko

Guztia bata bestearekin gero eta konektatuago dagoen mundu globalizatu batean bizi gara. Zaharkituta gelditu da diziplina bakar batera mugatzearen ideia. Inguruneak sektore artekoak dira eta negozioek gero eta sinergia handiagoak dituzte elkarren artean, batez ere elikagaien industriaren, jatetxeen eta diseinuaren artean. Egoera horretan, beharrezkoa da kohesiozko eta zeharkako lankidetza, ikuspegi holistiko batetik soilik lor daitekeena. Testuinguru horretan, funtsezko oinarritzat ageri da sormena, agerikoak ez diren konexioak identifikatzeko, arazoak soluzio eraginkor bihurtzeko eta etorkizuneko eszenatoki jasangarri eta errespetuzkoak proiektatzeko gai dena.

Horrek guztiak etengabeko bilakaera dinamiko bat erakusten du. Food Designerrak soluzio berritzaileen bideratzaile gisa posizionatzen diren ingurune bat. Hedapen hori aitortu eta indartuko duten hezkuntza-espazioen beharra sortzen da orduan, Masterrari bide emanez: Food Design Masterra: Berrikuntza Produktu, Zerbitzu eta Esperientzietan.

Programa honek erronkei heltzea, aukerak sortzea, eztabaidak eragitea eta narratiba jasangarritasunerantz birbideratzea, eta iragana, oraina eta etorkizuna bateratzea du helburu, eta benetan errespetatzen du kultura, gastronomiaren eta diseinuaren arteko sinergiak bilatuz. Bi mundu itzel eta aberats.

INFORMAZIO PRAKTIKOA

MASTERRAREN HELBURUAK

Masterraren helburu nagusia da produktuak, zerbitzuak eta elikagaien, edarien eta gastronomiaren inguruko esperientziak diseinatzea eta horietan berritzea, diseinuko metodologien bitartez errentagarritasun eta jasangarritasun ekonomikoarekin, sozialarekin eta planetarioarekin lotutako erronkak gainditzeko. Horrez gain, ondorengo helburuak lor ditzazun ere bilatuko du programak:

TITULAZIOA

Ez da unibertsitate-ikasketak izatea beharko zuen baldintza masterra egiteko; hala ere, ikasketak izateak eragin handia du onarpen-prozesuan eta amaieran ematen den titulazioan.

Masterra amaitu ondoren,Basque Culinary Center-ekemandakoElikadura-Diseinuko Masterra: Produktu, Zerbitzu eta Esperientzietan Berrikuntza tituluajasoko duzu.

Gradu edo baliokide unibertsitate-ikasketak badituzu (Licenciatura, Ingeniaritza edo Diplomatura), -eta baliokideak-,Mondragon Unibertsitatea-k emandako Formazio Iraunkorreko Magisteritza tituluaere lortzeko aukera izango duzu.

Unibertsitate-ikasketarik ez baduzu, baina Formazio Iraunkorreko titulu hori nahi baduzu, onarpen-prozesuan “kompetentzien aitortza” izeneko prozesuan parte hartzeko aukera adierazi ahal izango duzu; zure esperientzia eta ibilbidea baloratuko dira. Prozesu hori gainditzen baduzu, programa amaitzean Formazio Iraunkorreko Magisteritza titulua lortuko duzu. Hori gainditu ezean, masterra egin ahal izango duzu, baina jasoko duzun titulazioa Unibertsitate-Zabalpen Diplomasuna izango da.

IRTEERA PROFESIONALAK

Diziplina hau ez du berariazko industria batek mugatzen, baizik eta egiteko eta pentsatzeko ikuspegi batek gidatzen du. Zure profilaren eta aurretiaz duzun esperientziaren arabera, hainbat arlo eta modalitatetan esploratzeko eta lider gisa jarduteko prestatuko zaitu Masterrak; hala nola:

MASTER HAU EGITEKO ARRAZOIAK

Ikuspegi berezia eta aurreratuadeskubrituko duzu, Gastronomiaren arloan mundu mailako erreferente den unibertsitate batek eskainitako Food Design Masterrean parte hartuta

Diseinuaren alderdi guztiakesperimentatuko dituzu, industriarena, sentsoriala… kontzeptuak errealitate gastronomikoari zuzenean aplikatuz

Diseinu-pentsamolde disruptiboa eta malguabarneratuko duzu, erronka garaikideei heltzeko eta horiek gainditzeko

Diziplina anitzeko ingurune bateankolaboratuko duzu, testuinguru global batean kultura anitzetako profilen alboan sinergiak eta ezagupen berriak sortuz

Hezkuntza-eredu hibrido baten onurakeskuratuko dituzu, online metodologia interaktibo baten eta aurrez aurreko saio intentsibo eta esperientzialen bitartez, malgutasuna eta, aldi berean ordena eskaintzen dituen eredua baita

Diziplina anitzeko ezagupenakintegratuko dituzu, gastronomiaren ikuspegi abangoardista batekin zientzia, historia eta teknologia konbinatuz

Ikaskuntza-ekosistema berezi bateannabigatuko duzu, non modu aktiboan sustatzen diren produktuen manipulazioa, esperimentazioa eta analisi sakona.

Hezkuntza-mailaz haratago ere gastronomian duen lidergoa areagotzen duen ikastetxe bateanparte hartuko duzu. Hainbat ekimenek aberasten zaituztela ikusiko duzu, ekintzailetza eta inpaktu sozioekonomikoa sustatzen dituztenBCC InnovationetaCulinary Actionekimenek, esaterako.GOEproiektu emergenteak, bere aldetik, sare global batean pasioa, talentua eta berrikuntza konektatzeko duen ikuspegiaz kutsatuko zaitu.

Kalitatezko irakasleen eta kanpoko aditu-sare baten eskutikikasiko duzu, eta networkingeko eta ikaskuntza praktikoko zure aukerak areagotuko dituzte

Bi murgiltze-hilabetebizi izango dituzu, proiektu zehatzetan lan eginez eta sektorea eta Basque Culinary Center ekosistema goitik behera ulertzeko programatutako bisitak eginez.

Ondorengo profilak dituzten pertsonei zuzenduta dago Masterra:

Gastronomiaren arloko profesionalak:

Diseinuaren arloko profesionalak:

Elikagaien industriaren arloko profesionalak:

Beste profesional batzuk:

Graduatu berriak

Diseinuko, gastronomiako edo horiekin lotutako beste ikasketa batzuetan

Ez duzu zure profila islatuta ikusi goiko puntuetan eta Masterra interesatzen zaizu? Ez izan zalantzarik,eman ezazu izena, zure prestakuntza eta esperientzia baloratuko ditugu, eta jarriko gara zurekin harremanetan.

PRESTAKUNTZA PROGRAMA

I. Modulua: Elikagaien egungo testuingurua eta erronkak (2 ECTS)

Nola dago elikadura-kultura orokorra? Elikaduraren testuinguru garaikidea eta testuinguru horrek aurrean dituen erronkak azalduko ditugu, dauden aukerak eta berrikuntza beharra duten esparruak hobeto ulertzeko.

II. Modulua: Gastronomia eta Diseinua (2 ECTS)

Gastronomiaren, elikaduraren eta diseinuaren arteko konbergentzia, iraganetik gaur egunera arte.

III. Modulua: Disenua: pentsamoldea, sormena eta metodoa (8 ECTS)

Nola indartzen dugu sormena, proiektu bakoitzaren erronkak gainditzeko? Edozein ideia egia bihurtzeko funtsezko fase eta metodologietan zeharreko bidaia.

IV. Modulua: Food Design: Elikagaien berrikuntza, diseinuaren bitartez (2 ECTS)

Zer da Food Design? Dituen esanahi anitzak eta aldaketarako egin ditzakeen ekarpenak aztertuko ditugu. Nor da Food Designerra?

V. Modulua: Oinarri gastronomikoak (7 ECTS)

Nola eragiten du testuinguru gastronomikoak gure sorkuntzetan, eta zergatik da funtsezkoa, diseinatzerakoan, arlo horretan eragiten duten aldagai bereziak kontuan hartzea?

VI. Modulua: Elikagaietarako eta gastronomiarako diseinua (6 ECTS)

Food Designa protagonisten bitartez ezagutzen: Diziplina honek  bizia hartzen duen arlo eta esperientzia ezberdinetan zeharreko ibilbidea.

VII. Modulua: Produktuen eta esperientzien diseinu praktikoa (4 ECTS)

VIII. Modulua: Master Amaierako Proiektua (10 ECTS)

Masterraren barruan, Master Amaierako Lan bat egin beharko da amaierako proiektu gisa, merkatuaren errealitatearekin eta mundu errealeko exijentziekin lotuta egongo dena.

IX. Modulua: Curriculumeko Praktikak Enpresetan (19 ECTS)

Enpresetan egiten diren curriculumeko praktikak programaren funtsezko fasea dira. Zure ezagupenak ingurune erreal batean praktikan jartzeko aukera ematen dizute. Hiru hilabete inguruko iraupena eta 480 orduko zama (19 ECTS kredituren baliokidea) dute, eta zure garapenerako funtsezko esperientziak dira. Lankidetza-ekosistema horri esker, lider diren enpresek osatutako sare batekin lankidetza estua izateko aukera izango duzu. Jatetxeak, sukaldaritzaren arloko taldeak, zentro teknologikoak edo gastronomian espezializatutako diseinu-estudioak. Estrategia honen helburua da zure hezkuntza osa dezazun, testuinguru errealetan aplikatuz. Zure trebetasunak hobetzera eta lan-merkatuan sar zaitezen laguntzera bideratuta dago.

*Jarduera batzuk ingelesez izan daitezke. B2 maila izatea gomendatzen dugu (tarteko maila altua) zailtasunik gabe jarraitzeko;ez da beharrezkoa ziurtagiri ofizial bat aurkeztea.

Learning by doingmetodologia erabiltzen da Masterrerako; metodologia horren oinarrian dagoen ideia daikasteko modurik onena esperientzia praktikoa eta zuzeneko ekintza erabiltzea dela.Teorian eta irakaspen pasiboan soilik oinarritu beharrean, ikasleek ezagupenak eta trebetasunak jarduera praktikoetan eta proiektu errealetan modu aktiboan parte hartuta eurenganatu ditzaten sustatzen du metodologia honek,diseinu-pentsamenduazerbitzu, produktu eta esperientzia gastronomikoetan berritzeko aplika dezaten prestatuz. Elkarren osagarri diren bi modalitatetan banatzen da programa:online eta aurrez aurrekoa. Horrela, esperientzia integrala eskaintzen diegu gure ikasleei.

Online eskola-aldia (4 hilabeteko iraupena):

Aurrez aurreko egonaldi intentsiboa Basque Culinary Centerren (7 aste):

Zazpi astekoerabateko murgiltzeaBasque Culinary Center ekosisteman. Proiektu zehatzak, bisita programatuak eta gehiago. Hori guztia, zentroaren eta sektorearen erabateko ulermena eraikitzeko asmoz.

Horrez gain,Bartzelonara egingo den Learning Journeybatekin amaituko da aurrez aurreko egonaldi intentsiboa

Diseinuaren arloan nabarmentzen den Bartzelona hirirainspiraziorako egingo den bidaiaizango da. Programaren azkeneko astean, hiriaren historia aberatseanmurgiltzekoeta Bartzelonako diseinuaren kultura zirraragarria arakatzeko aukera izango dute ikasleek. Ibilbide honetan, museo nagusiak eta eraikin arkitektoniko enblematikoenakbisitatuko dituzte. Gainera,sarbide esklusiboaizango dute erakunde espezializatuetara, diseinu-eskoletara eta hainbat diseinu-estudiotara, eta tailer eta workshop esklusiboetanparte hartzekoaukera ere izango dute. Esperientziaez da mugatukodiseinuaren esparrura soilik, baizik eta baita gastronomiarenera ere, izan ere, ikasleek bisita pribatuak egingo dituzte jatetxe, kokteldegi, zentro teknologiko eta berrikuntza gastronomikoetan lider diren enpresetara, hirian bertan zein inguruetan.

Behin bidaia hori osatu ondoren,hezkuntza-prozesuaren azkeneko etapariekingo zaio; ondorengo faseak izango ditu:

Eskura itzazu diziplina anitzetako aditu ezagunen ezagupenak!

Dagokien esparruan ibilbide luzea duten profesionalengandik ikasteko aukera izango dute ikasleek, haien eragin akademiko, intelektual eta sozialagatik, zein egin dituzten ekarpen txundigarriengatik ezagunak diren profesionalengandik.

Elsa Yranzo

Masterraren koordinatzailea

Diseinatzailea eta arte-zuzendaria da Bartzelonan, eta bereFood Design & Food Artestudio zuzentzen du. Haren lanak diseinua, artea eta gastronomiagainditzenditu, janariarekiko gure interakzioaeraldatuz. Hainbat markarekin kolaboratu du, Hermes eta Carolina Herrerarekin esaterako, etaharen ikuspegiamuseo, jatetxe eta erakundeetanbarneratu da. Diseinuko FOODA Saria jaso zuen 2023an. Elikaduraren ekosistemanberritzeagatik nabarmentzen daElsa. Haren proiektuek, Bauhaus eta gastronomiaren arteko harremanaesploratzetikkafeomantzia adimen artifizialarekinintegratzera arte,ikuspegi bereziak erakusten dituzte, elikagaien narratiba aberastuz, gizartearen, nutrizioaren eta kulturarenikuspuntuetatik.

Diziplina anitzeko ikusmoldearekin, beste profesional batzuekinautoekoiztenditu Elsak proiektuak, bere interesak iparrorratz gisa hartuta. Elikaduranbistakoak ez direnkonexioak ezagutzera emateko bide gisa ikusten du Food Designa, eta bere ekimenen ildo nagusi bilakatzen du, diseinuaren, artearen eta gastronomiaren bitartez, pertsonen eta janariaren arteanlotura desberdinakeraikitzeko, eraldatzeko, inspiratzeko eta hausnarketa eragiteko.

Profesionalenaniztasunada programaren ezaugarrietako bat, eta horrek programa aberasten egiten du akademikoki, espezializazio espektro zabala hartuz:

Laster iragarriko dugu nor gehiago izango dugun…

11.690 € koa da Masterraren kostu osoa, eta honela ordaindu beharko da:

Prezioan sartzen dira:

ESPAINIAN BIZI DIRENENTZAKO FINANTZAKETA-AUKERAK

Kontsultatu mailegu finantzario bat itzultzeko baldintzen adibide orientagarri batzuk:kontsultatu simulazioak

Inbertitu zure etorkizunean. Guk lagunduko dizugu.Jarraian, erakunde bakoitzarekiko baldintza espezifikoak aurkituko dituzu.

Finantzaketa eskatu nahi baduzu, idatzi cursos@bculinary.com helbidera eta prozesua nolakoa den jakinaraziko dizugu.

IKASLEARI BERE ENPLEGAGARRITASUNEAN LAGUNTZEA

Ikasleari lana bilatzen laguntzeko, ikasketak egin bitartean edo ondoren, masterreko ikasleek fakultateak jasotzen dituen lan-eskaintzei buruzko informazioa jasoko dute.

ITZULTZEKO ETA EZEZTATZEKO POLITIKAKontsultatuitzulketa-politikariburuzko informazio zehatza.

Helburu bikoitzadu Basque Culinary Centerren onarpen-sistemak:

Honako hauek dira onarpen-prozesuan parte hartzeko urratsak:

MasterraEtengabeko Prestakuntzakoa da, beraz, Master-titulazioa eskuratzeko,beharrezkoada aurretiaz Graduko unibertsitateko ikasketak eginda izatea (Lizentziatura, Ingeniaritza edo Diplomatura)

Unibertsitate-mailako ikasketarik ez baduzu:

Kontsultak egin eta informazio gehiago eskuratzeko, idatzi helbide elektroniko honetara:cursos@bculinary.com.

#Garapen ekonomikoa #Gazteria #Ekintzailetza

Beste ekitaldiren bat sartzea nahi baduzu, jarri harremanetan onekin@hazi.eus helbidearen bidez.

OHARTARAZPENA

Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.

Ezagutu ONekin! Programa

IKUSI PROGRAMA